Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Iratxe de Arantzibia Igor Yebrak "Intxaur-hauskailuaren" magia atenporala zabalduko du berriro Bilbon, ekainaren 30ean

Dokumentuaren akzioak

Igor Yebrak "Intxaur-hauskailuaren" magia atenporala zabalduko du berriro Bilbon, ekainaren 30ean

2017/05/24 08:30
Igor Yebrak "Intxaur-hauskailuaren" magia atenporala zabalduko du berriro Bilbon, ekainaren 30ean

Igor Yebra, "Intxaur-hauskailua".

Bilboko Arriaga Antzokiaren koprodukzioa da.Yebraren dantza-eskolako 40 dantzari gaztek hartuko dute parte 2012an arrakastaz estreinatu zuten lan honetan. Bilboko izarraren parte-hartzea giltzarria da, bere eskolan formatutako dantzariak eta egun profesionalak direnak berreskuratzen dituen ikuskizunean. Dantzari horiek interpretatzaileen belaunaldi berria ordezkatzen dute.

Igor Yebra etxera itzuliko da,  Intxaur-hauskailua klasikoaren produkzio zaindu bat aurkeztera. Igor Yebraren dantza eta koreografia eskolako ikasleek hartuko dute parte lanean, nazioarteko agertokietan lehenengo pausuak ematen ari diren hainbat dantzarirekin batera.  Bilboko Campos Eliseos Antzokian, ekainaren 30ean 20:00etan eskainiko da Igor Yebra protagonista nagusi izango duen Intxaur-hauskailua ikuskizuna.

Igor Yebra "Intxaur-hauskailua" 1
Igor Yebra, Intxaur-hauskailua. Argazkia: Foto Sigrid Colomyes

Publikoa etorkizuneko euskal interpretatzaileekin ohitzen joan dadin, Yebrak bere eskolako dantzariak eta egun lanbidean bidea hasten ari direnak berreskuratu nahi izan ditu: Nerea Barrondo (Basauri, 1995), Moskuko Ballet Bolshoi akademian amaitu zuen formazioa eta egun Gelsey Kirkland Ballet-eko dantzaria da New York-en; Anne Barrio (Bilbo, 1995), Hamburgo-ko John Neumeier-en eskolan amaitu zituen balleteko ikasketak eta egun Madrileko Joven Ballet Impulsa-ko dantzaria da eta Sara Echevarri (Bilbo, 1993), Carmen Amaya kontserbatorioan bukatu zuen formazioa, hainbat formazioetako partaidea, besteak, beste, Compañía Sentimiento Pericet-ekoa.

Bi zatitan banatuta dagoen eta atsedenaldirik gabeko 70 minutuko iraupena duen lana, Bilboko Arriaga Antzokiaren eta Ametsa Producciones Artísticas-en produkzioa da. Lehenengo estreinaldia Bizkaiko hiriburuko antzokian, 2013ko urtarrilaren 4an izan zen.

Igor Yebra "Intxaur-hauskailua" 2
Igor Yebra, Intxaur-hauskailua.

Muntaiaren helburu bakarra ez da formatzen ari diren dantzariek agertokietan esperientzia irabaztea, egungo gizartean dantzaren kultura berri baten haziak bultzatzea ere bada, dantzako eta balleteko publiko berrien belaunaldia esaterako. Planteamendu eta jarrera benetan profesionalarekin, Igor Yebraren dantza eta koreografia eskolako berrogei dantzari gazteek, Intxaur-hauskailua Gabonetako ballet klasikoaren moldaketa eszenaratuko dute. Jatorrizko, Lev Ivanov-en Marius Petipa-ren liburutik abiatuta, Angela Santosek eta Igor Yebrak zuzentzen dute ikuskizuna.

Intxaur-hauskailua ikuskizunerako sarrerak Campos Eliseos antzokiko leihatilan, antzokiko webeko sarrerak saltzeko zerbitzuaren bidez eta Kutxabank-eko interneteko sarrerak saltzeko zerbitzuaren bitartez eskura daitezke. Sarreren prezioak 23.30 eurotik 28,90 eurora bitartekoak dira.

Datuak:

  • Ikuskizuna: "Intxaur-hauskailua"

  • Produkzioa: Bilboko Arriaga Antzokia eta Ametsa Producciones Artísticas

  • Interpretatzaileak: Igor Yebraren dantza eta koreografia eskolako dantzari gazteak.

  • Dantzari gonbidatuak: Anne Barrio, Nerea Barrondo eta Sara Echevarri.

  • Protagonista nagusia: Igor Yebra.

  • Moldaketa koreografikoa: Ángela Santos eta Igor Yebra, Marius Petipa-ren eta Lev Ivanov-en jatorrizkoa oinarri hartuta.

  • Musika: Piotr Ilich Tchaikovsky.

  • Jantziak: Carlos Silveira eta Danzattelier-Pierrot.

  • Argiztapena: Juan Gómez Cornejo.

  • Moldaketa: Ainhoa Martínez.

  • Lekua eta data: Bilboko Campos Eliseos antzokia, ekainaren 30ean, 20:00etan.

  • Sarrerak: 23,30€-28,90€

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Iratxe de Arantzibia

Iratxe de Arantzibia

Dantza kazetaria, kritikalaria eta prentsa arduraduna