Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Dantza klasikoko master classa emango du Igor Yebrak abenduan Bilbon

Dokumentuaren akzioak

Dantza klasikoko master classa emango du Igor Yebrak abenduan Bilbon

2016/11/15 08:55
Dantza klasikoko master classa emango du Igor Yebrak abenduan Bilbon

Ikastaroa iragartzeko kartela. Argazkia: DantzaBiz

Igor Yebra izango da Dantzabiz Bizkaiko Dantza Etxeak antolatu duen dantza klasikoko master classeko irakaslea. Igor Yebra Bordeleko Opera Nazionaleko dantzari nagusia da egun, eta azaroan Bilbon, Donostian eta Iruñean ariko da Zorba, greziarra lanarekin. Master classa abenduaren 3an eta 4an egingo da Bilbon eta partaide-muga 25 ikaslekoa da. 

"Frantziako eskolako elikadura, berotze-teknikak eta metodologia, Rudolf Nureyeven aurretik eta ondoren" izenburuarekin, master classaren helburua da dantza klasikoko Frantziako eskolak garatzen duen lan egiteko modua ezagutaraztea.  

Programa eta helburuak

Ikastaroaren lan-saioak gai hauei buruzkoak izango dira:

  • Dantzariaren elikaduraren inguruko edukiak, eskola desberdinetan oinarritutakoak, batez ere, ballet klasikoaren funtsezko zutabeak diren Frantziako eta Errusiako eskoletan oinarritutakoak
  • Berotze- eta luzatze-ariketak
  • Barrako lana: erdiguneko lana eta oin-puntetako lana eta saltoak
  • Bariazio-lana: Frantziako eta Errusiako estiloen arteko aldeak eta eboluzioak ondo ulertzeko

    Dantza klasikoko master classa: datak eta izen-ematea

    Irakaslea: Igor Yebra

    Datak eta ordutegia:

    • Abenduak 3, larunbata 3: 10:30 - 14:00 /  17:00 - 20:00
    • Abenduak 4, igandea: 10:30 - 13:30

    Tokia: Bilboko Juan Crisóstomo de Arriaga Kontserbatorioko auditorioa (Ibarrekolanda plaza, 1)

    Prezioa: 45€

    Partaide-muga: 25 pertsona (inskripzio-orrien sarrera-erregistroko zenbakiaren arabera adjudikatuko dira)

    Izen-ematea eta informazioa: DantzaBiz