Dokumentuaren akzioak
Sofiako Operako Balleta: Zorba, el griego
Sofiako Operako Antzokiko Balletak “Zorba, greziarra” aurkezten du Igor Yebra dantzari ezagunaren partaidetza bereziarekin.
John amerikar turistaren istorioa kontatzen du ikuskizunak. Greziako herri galdu batera joan eta Marinarekin maiteminduko da. Era berean, Manolios herritarrak ere gorte egiten dio Marinari. Herriko komunitatean Johnen aurkako jarrerak hazten hasiko dira, Zorba iritsiko den arte. Gizon librea da Zorba, ez da inongoa, eta zorteari desafio eginda, kanpotarrari laguntasuna eskainiko dio. Zorbak irakatsiko dio Johni dantzak, askapen eta euforiaren sinomimo gisa gaitzak sendatzeko duen balioa. Gorabehera askoren ondoren, beren penak eta pozak dantzatuko dituzte greziar herriaren mistika jasotzen duen azken sirtakiarekin.
- Antolatzailea: Global Showtimes Services, SRL
- Dantzari gonbidatua: Igor Yebra
- Konpainia: Sofiako Operako Balleta
- Koreografia: Lorca Massine
- Musika: Mikis Theodorakis
Dokumentuaren akzioak