Dokumentuaren akzioak
Bilbon dantza klasiko eskola ofiziala sortzearren, «dena emateko prest» dagoela dio Igor Yebrak
Igor Yebra dantzariak atzo esan zuenez, prest dago «dena emateko, baita atzerapausoak emateko nire ibilbide profesionalean ere», Bilbon dantza klasikoko eskola ofizial bat sortzearren. Bere ametsa izango litzatekeela adierazi zuen Yebrak, eta horren truke prest legoke «nire idealak prostituitu edo eszenatokian dantzatzeari uztea». Zenbait ordezkari politikorekin hitz egin du dagoeneko Yebrak eskola bat sortzeko aukeraz, baina orain arte ez da ezer zehaztu, «besteak beste, egoera politiko zaila dela eta». Hurrengo proiektuei dagokienez, 2003an Loti ederra dantzatuko du Bordeleko Operarekin.
Dokumentuaren akzioak