Dokumentuaren akzioak
Igor Yebrak eta Maribel Gallardok jasoko dituzte dantzako Actua sariak
AISGE fundazioak jakinarazi du 2017ko dantza alorreko Actua sariak Igor Yebrak eta Maribel Gallardok jasoko dituztela. Sari hori, aktoreei eta dantzariei, ibilbide artistikoagatik eta zintzotasun profesionalagatik egiten zaien aitorpena da.
Epaimahaiak bi dantzarien nazioarteko dantza-ibilbidea nabarmendu nahi izan du. Yebrak Bilbon bere eskola propioa irekitzeko hartu duen konpromisoa ere azpimarratu dute. Yebrak, sariaren berri jakin orduko, eskerrak eman dizkio AISGE-ri, "ohore bat da saria hau jasotzea eta oraindik eta handiagoa, miresten dudan dantzari batekin batera". Sari banaketa ekitaldia azaroaren 20an izango da Madrileko Nuevo Apolo antzokian.
Dokumentuaren akzioak