Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Iratxe de Arantzibia Igor Yebra Uruguaiko Ballet Nazionaleko zuzendari izendatu dute

Dokumentuaren akzioak

Igor Yebra Uruguaiko Ballet Nazionaleko zuzendari izendatu dute

2017/11/29 09:30
Igor Yebra Uruguaiko Ballet Nazionaleko zuzendari izendatu dute

Igor Yebra, aurreko asteburuko Fair Saturday ekitaldiko enteseguan, 2017-11-24.

Igor Yebrak, urtarrilaren bukaeran, Uruguaiko Sodre Ballet Nazionaleko zuzendaritza-artistiko kargua hartuko du. Uruguaiko Kulturako Ministroak, Sodreko zuzendaritza-batzordeak eta Julio Boccak izan duten konfiantzaz hunkituta eta harro agertu da, beraien balleta eskaini diotelako. 

Igor Yebra eta Sodre Ballet Nazionalaren arteko harremana ez da berria, 2012an Bilboko izarrari La viuda alegre ikuskizuneko protagonista izateko gonbita egin baitzioten. Julio Boccaren, Sodre Ballet Nazionaleko zuzendari artistikoren (2010-2017), proposamena izan zen Igor Yebra gonbidatzea bere ondorengoa izateko proiektua aurkeztera. Maria Julia Muñoz Ministroak pasa den irailaren 15ean baieztatu zuen Sodreko zuzendaritza-batzordeak, zuzendaritza artistiko kargua, Yebrari eskaintzea erabaki zuela.

Azkenean, Igor Yebrak 2018ko urtarrilaren 28an helduko dio zuzendaritza artistikoari, "Julio Boccak azken zortzi denboralditan egin duen lan handia ikusita, ilusio eta ardura handiarekin". Aurreko larunbatean, Bilbon Fair Saturday ekitaldiaren inaugurazioan, Zorba el griego ikuskizunarekin izan zuen arrakastaren ondoren, hurrengo erronka datorren abenduaren 14an Madrilen dauka Yebrak, Carlota Ferrerek zuzendutako Esto no es la Casa de Bernarda Alba antzezlanean parte hartuko baitu.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Iratxe de Arantzibia

Iratxe de Arantzibia

Dantza kazetaria, kritikalaria eta prentsa arduraduna