Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Puntapioa Igor Yebra: "Ez dut sentitzen nire lanbidea errespetatua denik"

Dokumentuaren akzioak

Igor Yebra: "Ez dut sentitzen nire lanbidea errespetatua denik"

Igor Yebra: "Ez dut sentitzen nire lanbidea errespetatua denik"

Igor Yebra. Argazkia: Oskar Gonzalez

Gizartean dantza ez dela jotzen gizonen jardueratzat eta haserre ageri da Igor Yebra. Eta ez dantzari gizarteak ez diola behar lukeen balioa ematen salatzen du. Dantzaren garrantzia, dakartzan onura fisiko eta mentalak han argiak izanik ez du ulertzen nola ez duen "beharko lukeen garrantzia soziala". Ume guztiak dantzatzen direla, baina asaldatuta galdetzen du: "zergatik uzten diogu dantzatzeari?". Eskoletan dantza irakatsi beharko litzatekeela uste du. Igor Yebra dantzaria elkarrizketatu du Rosana Lakunzak Deia egunkarian.

Gure herrian dantzak jarraitzen du mutilen kontua izan gabe. Horrela da gauden herri honetan, baina ez luke zertan hala izan. Ustez hemen dantzariak gizonezkoak dira. Nork dantzatzen du bada aurreskua? Baina gizarteak pentsaera itxi horrekin jarraitzen du eta dantza ez dela gizonena esaten digu, emakumeen kontua dela. Eta bada are gehiago sumintzen nauen zerbait: dantza oro har gutxiestea, eduki behar lukeen garrantzia soziala ez aitortzea. Haur guztiak, txikiak direnean, dantzatzen dira, bai neskak, bai mutilak ere.
Zergatik uzten diogu gero dantzatzeari? Zergatik hartzen da hobby soiltzat gizartean eta ez zaio ematen egiaz duen garrantzia? Arteen munduan ere uste dut ez zaiola benetan duen garrantzia ematen. Dantzatzea, ez bakarrik profesionalki, dagoen jarduera osasungarrienetakoa da, eta ongizate fisiko eta psikiko handia eragiten du. Eskoletan dantza eskolak eman beharko lirateke. Erreparatu gure plazetan dauden erromeriei. Adineko pertsonen eta dantzan ari diren haurren aurpegietan islatzen den zoriontasuna ikusiko duzu. Ez dut sentitzen nire lanbidea errespetatua denik, inolaz ere ez.

Elkarrizketa: “La danza en este país sigue sin ser una cosa de chicos” (Deia, 2022-07-18)

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.