Dokumentuaren akzioak
Dantza hitz egiten dugu
We speak dance, "dantza hitz egiten dugu" dokumental sorta ikusten hasi gara Netflixen. Eva Guerrero/DOOS Colectivo-aren udako buletinean irakurri dugu gomendioa. Lehen atala ikusi eta korrika gatoz honen berri ematera, oporretan ikusteko oso egokia izan daitekeelakoan. 22 minutuko bost atal dira, beraz, di-da batean ikusteko modukoak. Vandana Hart dantzariak munduko hainbat toki bisitatzen ditu, eta bakoitzean dantza nola bizi duten bertakoek erakusten digu. Lehen atalean Afrikara, Nigeriara, hain zuzen ere, Lagos-era jo du Vandanak, eta txundituta geratu gara bertako dantza-bizi-moduarekin.
Afrika dantzan bizi da
"Nazioak aurrera egitea nahi baduzu, arteak inplikatu behar dira." esaten dio Bimbo Obafunwak Vandana Harti Lagosen. Dance World izeneko erakundearen zuzendaria da Obafunwa, eta dantzaren indarraz eta balioz oso konsziente da. "Dantza ez da azken helburua, dantza tresna da, sentitzen duzuna adierazteko eta jorratu nahi dituzun gaiei heltzeko tresna. Horrela egingo du aurrera herriak".
Hainbat dantza-gune eta dantzari bisitatu eta haiekin dantzan ikasi eta aritzen da Vandana Hart. Nigeriar dantzaren indarra, bizitasuna, alaitasuna guztiz kutsagarria da. Nigerian dantzak bizi duen loraldia eta herrialdiari horrek ematen dio indarra Fela Kuti musikariari zor zaiola uste du zenbaitek. Afrobeat-aren sortzailea izan zen Kuti, entzun orduko dantzan egitea beste aterabiderik eskaintzen ez duen musika.
Musika dantzarako da
Kutiren seme-alabekin bilduko da Hart, haiekin dantzan egiteko aukera ere izango du, eta musika ulertzeko duten moduaz arituko zaio Femi A-Kuti, Fela Kutiren seme musikaria: "Musika egitera bazoaz eta ez baduzu dantzan pentsatzen, orduan ez zaude musika egiten benetan". Europan noizbait ere hala izan zen, bai, musikak ez zuen zentzu handirik dantzarako ez bazen, orain batzuetan justu kontrakoa badirudi ere.
Aitaren bidetik, musika mundua dantzan jartzeko palanka moduan ulertzen du Femi A-Kutik: "Dantza Afrikako musikaren oinarrizko partea da. Afrika beti izan da dantzari buruz. Europarrak iritsi zirenean, festan bizipozez betetako kontinentea topatu zuten. Lurrak lantzean dantzatzen zinen. Erditzean dantzatzen zinen. Hiletan dantzatzen zinen. Guztirako dantzatzen zinen. Egun guztietarako zegoen musika eta dantza Afrikan. Dantza eta musika bizitzeko modu bat da".
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Puntapioa
Eguneroko prentsa artaziekin begiratzen duzunean.
Jasotako azken erantzunak
- Oier Araolaza on Sabin Bikandi: "Gizakiak berezkoa du dantza egitea, baina gure gizartean zikiratu egin dugu erantzun hori"
- Oier Araolaza on Sabin Bikandi: "Gizakiak berezkoa du dantza egitea, baina gure gizartean zikiratu egin dugu erantzun hori"
- Xabier Etxabe on Sabin Bikandi: "Gizakiak berezkoa du dantza egitea, baina gure gizartean zikiratu egin dugu erantzun hori"
- trabudua uriarte on Sabin Bikandi: "Gizakiak berezkoa du dantza egitea, baina gure gizartean zikiratu egin dugu erantzun hori"
- trabudua uriarte on Sabin Bikandi: "Gizakiak berezkoa du dantza egitea, baina gure gizartean zikiratu egin dugu erantzun hori"
- Oier Araolaza on Dantza hitz egiten dugu
- Aritz Ibañez Lusarreta on Dantza hitz egiten dugu
- Oier Araolaza on Ez dago aurreskurik sokarik gabe 2019/12/16
- Patxi Montero on Ez dago aurreskurik sokarik gabe 2019/12/16
Jean Christian Galtxetabururi egin zioten elkarrizketa bat gogora ekarri dit esaldi horrek. Bertan errumaniako fanfarre bateko tronpeta-jole baten aipu bat aipatzen zuen berak ere: “musika guziak dantzarako dira”, zioen. errumaniar musikariak. Eta beste berebiar musikari batek, ondokoa: “ez baditugu dantzarazten, ez dakit zertarako garen”.