Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Jonmikel Intsausti 49. Desagertu diren pertsonaiak

Dokumentuaren akzioak

49. Desagertu diren pertsonaiak

2021/04/26 10:50
49. Desagertu diren pertsonaiak

Barkoxeko Xorrotx nagusia eta Pitxu lanean, Barkoxeko taldea), Muskildi, 1995. Argazkia: Jonmikel Intsausti

Maskaraden historian zehar hainbat pertsonaia desagertu dira; egun iraun duten pertsonaiek euren rolak edo ofizioak ere aldatu dituzte denboraren poderioz. Aldaketa horiek pertsonaiekin batera deskribatu ditugu. Oraingo honetan desagertu diren pertsonaiak aipagai dituzu hemen.

Sohütako Maskaradak 1934
Sohütako Maskaradak, 1934.

 

Adibidea azaltzeko, 1934an Sohütako Maskaradetako taldeari ateratako argazkia dugu:

  • Egun itzuli den Hartzarekin batera, Axuriak eta Artzaina agertzen ziren. Artzainak Hartza zaintzearen rola du, ez axuriak zaintzarena iraganean egiten zuen moduan. Orduan Hartzak Axuri bat (zuriz jantzitako mutil bat) berarekin eramaten zuen, baina Artzainak Hartzaren atzaparretatik salbatzea lortzen zuen.

  • Lore-saltzaileek, saskitxoetan zeramatzaten lore sorta txikiak eskaintzen zizkieten herriko jaun-andre gorenei (Hérelle-k aipatuak).

  • Ikazkin espainola, Gozogilea eta Hitzontzia (Hérelle-k aipatuak).

  • Zapurrak (bideak eta lubakiak zabaltzen zituztenak). 1934ko Sohütako Maskaraden argazkian, ttuntturro edo kapela konikoak buruan, aizkorak eskuak eta zigarroak ezpainetan, lau zapur ageri dira argazkian, bi benetako aizkorekin, eta beste bi gezurretakoekin.

  • Argazki berean, Zapurren ondoan, Gangsterrak izan litezkeenak ere ageri dira 1934ko Sohütako Maskaradetan.

  • Maka beltza (la Maquerelle). Georges Hérelle-k "Maka beltza" buhameaz mintzo zaigu, XIX. mendearen amaiera arte Zamalzainekin batera paper honetan joan zena Kantiniersagatik ordezkatua izan aurretik. Buhamea, bere etniako emakumeak bezala jantzirik zegoela, bere gonaren tolesturetan gordea zuen pentsua eskaintzen Zamalzainari: jardunean zehar lizunkeriak esaten omen zituen. Besteak beste Elizak behartuta, horixe izan omen zen arrazoia pertsonaia Kantiniersa bitartez ordezkatua izateko. Pertsonaia berriak antzekotasun bat baino ez du antzinako pertsonaiarekin, Kantiniersaren lanbidea ur-banatzailearena dela, eta "maka beltzak" Maskaradan egiten zuen lana, deskribatu dugun bezala, Zamalzainari jaten eta edaten ematea zela.

  • Barbera (Bizargina edo Ile-apaintzailea), Apothikaria (Botikaria) eta Bedezia / Medizina – Medikua. Gogora dezagun maskaradetan Barberaren pertsonaia zegoela, eta Medizinak ere (kopazko kapela jantzita) bere lana zuela Xorrotxen funtzioan. Bertan, Barberari deitzen zioten Xorrotx patroiari bizarra moztu ziezaion. Bere lana egiten duen bitartean, Barberak lepoa mozten zion Xorrotxari; Medizina eta Apothikaria abisatuta, zaurituaz arduratzen ziren, astakeriak eginez sendatzen zuten arte. Guilcherrek Ile-apaintzailea bere emaztearekin aurkezten du.

  • Kedar-garbitzailea,

  • Eskaleak. Prozesioaren gibeleko eskale zarpailak. 1857an, Jean-Baptiste Archu-k "gueusaille" (eskaleria) hau aipatzen zuen, zarpailez jantzitako bikote zahar batek osatua panpina laztanduz. Guilcherrek aipatzen du zenbaitetan eskale bikotea agertu ohi zela, eta senarrak soinua jotzen zuela. Sohütako argazkian agertzen omen dira.

  • Gotzaina (Hérelle-k eta Xahok aipatua).

  • Notarioa, Zapata-garbitzailea eta Kale-garbitzailea (Guilcherrek aipatuak).

  • Sarjentu edo komisarioak (Guilcherrek aipatua), eskarapelazko txapela jantzita eta urre-koloreko plakaz bernizatutako gerriko batetik esekitako sable txiki batez atonduta, polizia-maskarada egiten zuen Jaunaren agintaritzapean.

  • Hartzaren “gidaria" edo “erakustailea” ere Francisque Michelek eta Jean Heguiaphalek aipatua da, baita Georges Hérelle-k ere dokumentatua dela. Desagertu egin zen, baina azken Maskaradetan berriro agertu da Hartzaren ondoan. Sohütako argazkian, dirudienez eskalapoinak (egurrezko oinetakoak) daramatzala dirudi eta makila dauka eskuan.

 

Interesgarria oso eta irakurri beharrekoa 1934an Sohütako Maskaraden argazkiari eginiko analisia. Argazkia ere Dantzan-ek eskainia.

Historian zehar Maskaradak unean unera egokitu dira, eta horrexegatik ez genuke zein jatorria duten galdetu behar, baizik eta zergatik iraun duten denboraren zehar. Eta horrexegatik hain zuzen, une bakoitzean behar beste interesa sortuz Zuberoako gizarteak eskatu zionari egokitu direlako.

Iturria:

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.