Dokumentuaren akzioak
51. Jokoak zer diren
51 - #HouPitxuHou2021 – Barrikadetan - Altzürükü – 2001 – Ligi-Athereiko taldea
Aurreko argazkietan joko guztiak deskribatu ditugu, baina Maskaraden urratsen egitarau osoa ez dugu jorratu orain arte. Pertsonaia desberdinak izanik, halaxe Maskaradak desberdinak izan daitezke egituran. Honen berri izan dezagun (eta ideia bat izan dezagun), 1993an Urdiñarbeko Maskaraden urratsak zeintzuk izan ziren azaltzen dut ondoren:
-
10etarik oren bakotxeala (ordu batak arte) barrikadak
-
Bazkaria.
Arratsaldeko ofizioak edo funtzioak honelatsu izan ohi dira:
-
Arrastiriko lauetan, plazan sartzea eta barrikada haustea.
-
Muñeiñak (inguruan emanik diren jauziak).
-
Marianak (AitzinaPika inguruan emanik).
-
Xorrotxak : kobla bat.
-
Bralea : gorriak eta publikoan harturik diren neskatilek katea bat egiten dute; hiru puska bada Bralean.
-
Kontrepasak (jauzia baratx baratxa emanik).
-
Braletik jauztea (Aintzindariek püntü hoberenak erakusten dituzte hor).
-
Karakoiltzea : dantza horren erroak balinban. Entseinariak du hori eramaten eta katea korriarazten barnetik eta kanpotik. Denboraren arra itzultzea litzateke. Junes Casenave-Harigilek dio ekiaren dantza dela, biziaren eta argiaren laidatzeko.
-
Marexalak: Zamaltzaina ferratu behar dute. Hasieran gaizki egiten dute eta ondoren ongi. Xorrotxek ofizio bakoitza aurkeztuko dute kopla baten bidez joko guztietan zehar.
-
Kherestuak: Zamaltzain zaldiaren zikiratzea antzezten dute. Lehen saioan ez dute lortuko eta nagusiak mutikoa kaleratuko du. Honen ordez Pitxu hartuko du laguntzaile baina mutikoa baino ezgauzagoa izango da, izan ere zamaltzainaren ordez kantiniersa harrapatuko du zikiratzeko. Berriro mutila onartu eta orduan bai lortuko dute. Barrabilak (bi patata, bi kortxo…) airera botako dituzte.
-
Txerrero, gatüzain, kantiniersa, zamaltzaina eta entseinaria: gabota dantza emango dute, biribilean.
-
Xorrotxak: Plazan sartu, kopla bidez agurtu eta Jaunaren ezpata zorroztea izango da beraien lana Etxaun Irurik sortutako kantu bat ematen delarik tartean. Hauek ere hiru saio beharko dituzte. Lehenengoan nagusiak mutila kaleratuko du, bigarrenean Pitxuren laguntza izango du eta okerrago izango da. Hirugarrenerako mutila sartuko da eta ezpata zorroztea lortuko dute.
-
Buhameak: Plazan zarata eta orro batean sartuko dira. Beren zurezko ezpatekin dantza egiten dute; nahiz basa ariko diren, dantza itxuratuko dute. Ondoren nagusiak bere balentriak adieraziko ditu. Testu hau ia plazaro, igandero alegia, errepikatzen da.
-
Aintzindariak: Jaunaren aurrean godaleta bat kokatu (edalontzi bat) bakoitzak, eta haren gainean godaleta dantza emango dute.
-
Kauterak: Gutxienez lau galdaragile dira, tartean Kabana nagusia eta Pitxu. Plazan zarata ikaragarria eginaz sartuko dira. Kabanak liburu handi bat eta zartailua ditu eskuetan.
-
Kabanaren pheredikia kanpotarrek ez dute beti behar bezala ulertzen izan ere, herri horretako kontuak aipatzen dira. Bertakoa izan ezean, askotan zail da kontatzen denaren ironia ulertzea. Bitartean, Kauterak Jaunaren pertza konpontzen ari dira.
-
Jaunaren pertza konponduko dute (bigarrenez onartuko du Jaunak). Lana bukatzean, Jaunak sos batzuk botako ditu airera eta kauterek jauzi egingo dute diru hau hartzeko.
-
Pitxu azpian harrapatuta hilko da. Garreta deituko dute. Garretak ebakuntza bat egingo dio eta berpiztu egingo da.
-
Kabanak Pitxuren testamentua irakurriko du, Garreta etorri artean.
-
Azken kantorea.
-
Ekitaldi zoriontsua ospatzeko, aktore eta boluntario guztiek moneinak dantzatzen dituzte
-
Azken barrikada eta amaiera.
Iturria:
-
Sü-Azia (Maskaradak) – 1993 -
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Jonmikel Intsausti
Lazkaon sortua, Urretxu-Zumarragan hazia eta azkenik oñatiartatua. Aita, informatikari, mendizale, argazki zaletu; historia eta euskal kulturazale, Zuberoarekin izan du harreman estua. Polonian ere jartzen du arreta.
Maskaradak 50 argazkitan
20. Hou Pitxu Hou! - Biarnesarekin jolasean
24. Zuberoako dantzak neskei esker
25. Xorrotx nagusia Pitxurekin lanean
35. Joseba Aurkenerenaren interpretazioa