Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Jonmikel Intsausti 37. Kantiniersaren ukatzea

Dokumentuaren akzioak

37. Kantiniersaren ukatzea

2021/03/27 09:00
37. Kantiniersaren ukatzea

Kantiniersak, Barkoxeko taldea, Muskildi, 1995. Argazkia: Jonmikel Intsausti

Aitortzen dut Maskaradetara joaten ginenean kanpotar gisa ikusten nuela neure burua, nolabait nirea ez zen tokian muturra sartzen ari nintzela (gu ginen sarritan kanpotar bakarrak). Aitortzen dut urteekin ahalkea irabazi dudala, eta gehiago kostatuko litzaidakeela egun orduan atera nituen argazkiak ateratzea. Irudia atera nuen egunean barrikadaren osteko atsedenean ginen, jendea hizketan, jan eta edaten egiten den moduan.

Kantiniersa hauek argazkia atera behar niela ikusi zuten, eskuinekoak ez ateratzea deliberatu zuen eta aurpegiari buelta eman zion istantean. Argazkilari lagun bati komentatu nion behin kontu hau: “hobe zuretzat” -esan zidan, “horri esker bere kapelaren xehetasunak ikus daitezke hobeto argazkian”.

Bestela atera nahi izan nuen argazkia. Hala ere, eskerrik hanitx begirada ukatu zidan kantiniersa gazteari.

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.