Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Jonmikel Intsausti 24. Zuberoako dantzak neskei esker

Dokumentuaren akzioak

24. Zuberoako dantzak neskei esker

2021/03/08 11:20
24. Zuberoako dantzak neskei esker

Gathüzaina eta Kantiniersa Zalgizeko plazan, Gamere-Zihigako taldea, 2002-03-24. Argazkia: Jonmikel Intsausti

Zuberoako dantza-jauziak neskek salbaturik izan dira (eta honen ondorioz baita Maskaradak ere prefosta!). Hala diote Jean-Louis Davant eta Allande Socarrosek idatzia duten Christophe de Pradaren argazki ikusgarriak dituen ‘Züberoa herria’ liburu argi eta mardulean (Zuberoa poliedrikoa ezagutzeko beharrezko liburua).

Zuberoa Herria

Egun Zuberoako dantzak 20 bat herritan dira ikasiak, eta eskolen segida neskei eskertzekoa da, dantzatzeko prest mutilik ez zegoenean, neskek hartu baitzuten dantzak ikasteko erantzukizuna. Hain zuzen 1990eko hamarkadatik aitzina, mutilak dantzetatik urrundu ziren beste ekintzetan parte hartzearren (gehienetan kirola – Hegoaldean ere ber gauza pasatua dela erran genezake). Uneren batean dantza taldeak %80 edo %90ean neskez osaturik izan ziren. Egun parte-hartze aldeak mantentzen badira ere, orain mutilek lehen baino interes handiagoa erakusten ari direla esan genezake.

Bestalde, Celine Otatxegiri Argia aldizkarian Miel Anjel Elustondok egindako elkarrizketan, emazteen parte-hartzeari bai dantzan eta xirula-jotzean, ondoren idatzitakoak adierazten ditu:

Lehenago, zu baino lehen, izanak ziren emakume xirulariak Zuberoan?
Bai, eta hor da, adibidez, Dani Etxart, Xiberoko Botzan ari zena. Hark jo zuen xirula. Hala ere, emakume xirulariak ez dira hanitx izan. Haboro beti gizonak edo pottikoak. Egun ere, bada haboro gizon, edo gizon gazte, xirulan ari. Neska gutiago, nahiz neskak ere gero eta haboro gara xirularen ikasten.
Xirularen ikasten haboro dira neskak, eta dantzan ere hor dira: pastoraletan, usu da nesken ikustea, lehen pottikoak egiten zituzten dantzen ematen.
Pottiko gutiago baita dantzan ari orai. Ez da oraiko gauza. Pottikoek badute kirol, errugbi edo beste zernahi, eta usaian bazterrera uzten dute Zuberoako dantza. Beharrik, badira neskak, bestela Zuberoako dantzak galduak ziren. Neskek dute mantendu eta bizirik atxiki zuberotar dantza. Behar ere! Bestalde, badira zenbait herri, Barkoxe bezala, beti izan dena dantza-eskola handi bat, edo modelo. Barkoxe dantzari herria izan da beti, pottikoekin nahiz neskekin, eta oraino ere, egun ere, bada eskola Barkoxen. Eta dantzari onak! Barkoxe, Urdiñarbe, Muskildi… Zuberoan badituzu bizpahiru herri, non baden dantza eskola azkar bat. Badute “urguilua”.

 

Segi dezatela katea!

Iturria:

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.