Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Jonmikel Intsausti 7. Xorrotxak

Dokumentuaren akzioak

7. Xorrotxak

2021/02/15 12:35
7. Xorrotxak

Eskiülako xorrotxak, Maule, 2002-03-23. Argazkia: Jonmikel Intsausti

Xorrotxak, maskarada beltzeko gainerako pertsonaiak bezala kanpotarrak dira. Xorrotxek Frantziako Auvergne eskualdetik etorritako ohitura bat oroitarazten dute (izan ere iraganean, ikasiko dugun kerestuen lana bezala, xorrotxak ere herriz herri lanean mugitzen ziren).

Beti kantuz ari dira doinu berean, aurretik edo atzetik doazen Maskaradakideak kritikatuz (herriko plazaren inguruan beste aktoreez eta jendeaz trufatzeko koblak kantatzen dituzte). Hemen 1987ko Xorrotxak Muskildin zirela kantatutako lehen kobla.

Agur Muskildi eta muskidiar maitiak
Irusik (pozik) girade zien ikhustiaz
Egin beitüzie Phastual Maskada
Luzaz bizi dadin üskaldun üsantxa

 

Jaunaren ezpata zorrozten dute. Herriko kantaririk onenen artean hautatuak dira. Udaberriko urtxintxa txapel gainean eramaten dute. Kerestuek egin bezala, xorrotxek Pitxuri eskatuko diote laguntza ezpata zorrozteko, eta prefosta! Pitxuk gaizki eginen du.

Argazkian Mauleko plazan Eskiulako xorrotxak kantan (xorrotx nagusi gisa Henri Castillon kantari eskiularra). Maskarada hauek Maulen egin ziren, eta neskenegünean (hots, larunbatean), hala egiten dira Maulen denean. Oro har, gainerako herrietan igandean egiten direla.

Iturriak:

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.