Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Jonmikel Intsausti 33. Talde errezibitzaileak

Dokumentuaren akzioak

33. Talde errezibitzaileak

2021/03/20 08:45
33. Talde errezibitzaileak

Xorrotxak kopla bat kantatzen, Sohütako taldea, Arrokiaga, 2003-02-23.

Maskaradak antzeztuko diren herrietako dantzariek talde errezibitzailea osatzen dute; eurak ‘ongi etorria’ egingo diete kanpotik datorren taldeari, eta eurekin lehiatuko dira dantzan Barrikadak egiten diren bitartean. Egun, errezibitzaileak dantzariz jantzita ageri dira, baina iraganean kaleko arropaz jantzita egiten zuten 1968ko Maskaradetako bideoan ikusten den moduan.

Ondoren aipatuko dudan jokoa 1987an gertatu zen. 1987ko Muskildiko Maskaradetan hain zuzen Dominika Agergarai-k (berari buruz bestetan mintzatu gara beste argazki batzuen bidez) eta Eñaut Uhaltek hartu zuten xorrotx-kargua. Halere, Eñautek ezin izan zuen igande guztietan aritu, eta paren tokia Alain Mugordoyk bete izan zuen.

Ohitura da Maskaradak antolatzen diren herrian, bertako dantzari aitzindariek dantzen bidez kanpotarrek baino aurretik egitea dantza Barrikadetan. Baina aitzindariak ateratzen dira soilik; 1987an Atharratzen Xorrotx errezibitzaileak ere atera ziren Barrikadetan eta joko polita garatu zuten goiz hartan, zeren xorrotx errezibitzaileek kopla berriak kantatu zituzten barrikada orotan, eta muskildiarrek nola edo hala kopla berriak ere asmatuz, erantzun behar izan zioten bertakoek errandakoari bueltan. Ondoren idatzitako koplak Atarratzen kantatu ziren. Kepa Fernandez de Larrinoari esker, Muskildiarren aldean kantatutako koplak ekarriko ditugu oroimenera (aldamenean euskara batuan dira adieraziak):

 

1987an Atharratzeko Xorrotx errezibitzailen koplak.
1987an Atharratzeko Xorrotx errezibitzailen koplak.

Atharratzen badela jente hun franko

Barrikadak beitia bethi aizoz aizo

Ez dügü paketik edan oraino

Nahi günüke txeste heben ‘bera mintzo’

 

Txapeldünak ginela erran die adeja

Guri üdüri zaikü hoi ez dela hala

Atharratze eta Muskildi herria

Jarraikitzen beitie biek ber bidia

 

Barrikada prunki gure mozkorrazteko

Ardu xuri gorri edateko franko

Muskildiarrak ez dira hola aseko

Bena mentüraz sari oro giateke lo

 

Atarratzen badela jende on franko

Barrikadak baitira beti auzoz auzo (1)

Ez dugu asko edan oraino

Nahi genuke dastatu hemen ‘bera mintzo’ (2)

 

Txapeldunak ginela erran die arestion (3)

Guri irudi zaigu hori ez dela hala

Atarratze eta Muskildi herria

Jarraikitzen baitute biek bide berbera

 

Barrikada elkarren segidan gure mozkorrarazteko

Ardo zuri gorri edateko franko

Muskildiarrak ez dira horrela aseko

Baina beharbada sarri oro izanen gara lo

  1. Atarratzen beti barrikada anitz ezartzen dira, bertan kartiel edo auzo asko egonik, jende asko bizi da eta. Hala dela jakinarazi du koplaren egileak.

  2. Bera mintzo - Atarratzen egiten den ardo baten izena.

  3. Txapeldünak ginela erran die adeja”. Aurretik xorrotx atarraztarrek xorrotx muskildiarrei txapeldunak zirela errandakoa zen, Maskaradaz gain, 1985. urtean Pastorala emanik zuten eta.

Ikusten dugunez Maskaradak zuberotarrak elkarrekin harremantzeko tresna ere badira; eta errezibitzaileei ere dantzan maila izan dezaten eskatzen zaie, herria ordezkatzen ari baitira orduan. Maskaradak egiten diren bitartean, ez soilik dantzari bisitariak, dantzari errezibitzaileek ere bere onena emanen dute.

 

Iturria:

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.