Alkizako Udalak parte hartu zuen 2017an Aiztondoko Maskaradak antolatzen (orduan Pettarratik etorritako taldeak Asteasu, Aduna, Alkiza, Zizurkil, Larraulgo plazak alaitu zituen). Ikusten ari zareten argazkiak ere Zizurkilen eta Alkizan ikusi ahal izan ziren. Alkizako Udaleko webgunean, besteak beste, Maskaraden eta gaztetasunaren harian, artikulu interesgarria dakar. Hona hemen bertan datorrena:
Gaztetasunaz
Badirudi 30 urte baino gehiago izanez gero, zahar samar dela bat maskarada batean parte hartzeko. Gurasoek beraien seme-alaben parte hartzea baimentzen dute, baina maskaradako Jaunaren ardurapean. Honen ardura izango da gazte horiek behatzea, eta ez mozkortzea hurrengo egunean eskolara edo lanera joateko. Beraz, gazte horien esku dantza egitea eta antzeztea baino askoz gehiago dago. Goizetik alkohol asko eskaintzen da maskaradan, baina gazteek badakite beraien erantzukizuna dela maskaradak jokatzea.
Urtero Zuberoako herri bateko gazteek hartzen dute maskarada antolatzeko ardura. Ez da erabaki erraza, izan ere, Zuberoako herri gehienak herrixka oso txikiak dira; herriko gazte denek hartu behar dute erabaki hori. Dantzari finak behar dira, ondo kantatuko duten ahots finak, bromazaleak, musikariak, hizlariak… Gazteek antolatzen dute, baina jakina, norbaitek irakatsi behar die. Jakituria honek belaunaldiz belaunaldi bidaiatzen du. Transmisioaren indarra eta garrantzia ikaragarria da. Maskaradan dantzatu zuen batek, aurten egingo duenari erakutsiko dio. Aurten egingo duenak, hemendik hamar urtera egingo duenari irakatsiko dio.
Maskaradak festa egiteko moduak dira, modu errazean egitea, artifiziorik gabe. Herriko gazteak modu berezian biltzen dira, modu desberdin batean eta adiskidetasunaren mugak zabaltzen dira. Beste modu batean ezagutuko ez litzatekeen jendeak ezagutzen du elkar. Maskaradei esker gazteak txertatu egiten dira, benetako komunitatea sortzen da. Gaztetasuna bada ezaugarri bat eta baita ere harrotasuna. Herri batek maskarada antolatzen duelarik, herri horren sendotasuna frogatzen du. Herri horretako 20-30 gazte prest izango dira igandero-igandero bere herria ordezkatzeko lau hilabetez (Zuberoa husten hasi aurretik, badirudi 80 gazte inguruk parte hartzen zutela maskarada batean). Garai bateko barrikadak, benetan pasa behar ziren. Horrek adierazten zuen gaztetasuna bazela, indarra bazela, talentua bazela, edozein lekutan bazirela nor ziurtasuna azaltzeko…
Goizeko barrikadetan gehiegi edaten bada, arratsaldean ahul da dantzaria. Orduan esango da herri hori ez dela behar bezala aritu, maskarada ez dela seriosa izan.
Iturria:
Alkizako Udala - Alkizako Maskaradak