Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Jonmikel Intsausti 52. Belagileak

Dokumentuaren akzioak

52. Belagileak

2021/04/26 12:33
52. Belagileak

Belagileak, Urdiñarbeko taldea, Maule, 2019-02-23. Argazkia: Jonmikel Intsausti

2019an Urdiñarbeko Maskaradetan Belagileak agertu ziren. «Beltzerian usu mutikoak» izanda, sorginak (hots belagileak) sortu zituzten. Belagileak, belarretatik abiatuta edari sendagai egitearen jakintsu izanik, joko bat asmatu eta zopa berezi bat prestatu zuten, hartz baten iratzarrarazteko.

Ba omen dira euskal mitologian belagileak, espiritu gaiztoengandik edo deabruarengandik omen duten indarrez, erritu magikoak eginez inori, bereziki etsaiari, kalteren bat egiten diete. Eta baziren ere belagileak, begiñeak ere Euskal Herrian eta Europan, mugimendu bat sortu zutenak. Lagun handia dudan @Hartza14 Roz Frank (https://www.argia.eus/argia-astekaria/2346/roslyn-frank) estatubatuar euskaldunak aztertu zituen bere ikerkuntza-ibilbidearen hastapenetan: orduan, Euskal Herria ezagutu eta euskaraz ikasi zuen.

Roz Frank ezagutzearren, hona hemen Miel Anjel Elustondok berari Argia aldizkarian egindako elkarrizketa Hemen berari egindako elkarrizketaren pasarte bat:
[...]
On Kixote-n bertan, inkisizioari buruzko pasarteak agertzen dira. Eta nik, neure artean, ez nekien Cervantesen kontuak ziren, ala benetan horrela izan zen inkisizio hura. Eta gai horretaz liburuak irakurtzen hasi nintzen, aztertzen. Horietako batean, Alemaniako batean, irakurri nuen inkisizioak bere ondasunak kendu zizkiela begiñei. Kontua zen begiñe zer zen jakitea. Ikertzaile haren arabera, berrehun mila emakume ziren Europan Begin edo begiñe mugimendu horren parte. Hitz horren jatorria zein ote zen pentsatzen hasi nintzen. Emakume horiek sendagile ziren, eta inkisizioak erre zituen, edo lekuak hustera behartu, edo klandestinitatera baztertu, bilkurak basoan egitera bultzatuz eta abar. “Sorginak!”, esan nion neure buruari.
Eta begin hitza?
Hitz hori aztertzen hasi nintzen gero. Ikusi nuen hizkuntza indoeuroparretan ez zela azaltzen. Jakin nuen kataro mugimenduarekin lotuta zegoela. Eta, horrela, Akitaniara iristen gara. XI. mendeko kontuak, Akitanian. Eta han desagertzen dira aztarnak. Eta zer hizkuntza hitz egiten zuten Akitanian garai hartan? Euskara! Aztertu eta aztertu, erantzuna aurkitu nuen: begiñe belargina da, belargilea. Hemengoa zen mugimendua, Erdi Arokoa, Europa osora zabaldu zena, hemengoa zuen izena. Hau dena idatzita dago, eta euskaraz publikatuta.
[...]

 

Iturria:

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.