Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Jonmikel Intsausti 13. Barkoxeko Pitxu eta Fripu kauterak Muskildin

Dokumentuaren akzioak

13. Barkoxeko Pitxu eta Fripu kauterak Muskildin

2021/02/19 12:15
13. Barkoxeko Pitxu eta Fripu kauterak Muskildin

Pitxu eta Fripu kauterak, Barkoxeko taldea, Muskildii, 1995.

Lan handia egin zuen Barkoxeko Pitxuk igande hartan. Gogoan dut gozatu nuela nola egin zuen hark bere papera.

Zuberotarrek Hegoaldean egindako dantza-saio eta Maskaradak aipatzearren, ondoren aipatu nahi dudan jai handi honen berri eman nahi dizuet, 2001ean Urretxu eta Zumarraga herriotan egin genuen Biba Xiberua! Kultur ekimena hain zuzen. Orduan Goierri garaiko bi herriotan hainbat ekitaldi prestatu genuen Xiberoko Botza irratia diruz laguntzearren (Victor Hugo karrikara jina zen eta Euskal Herrian laguntza eskatua zuten).

Biba Xiberua kartela

Ekitaldien artean hitzaldiak (bat Txomin Peillen eskutik, Agur Zuberoa liburuaren aurkezpena barne, Jean Mixel Bedaxagarren kantaldia, Zuberoari buruzko diaporama baten emanaldia eta erakusketa, webgunea –orain oocities- zerbitzarian klonaturik dagoena, izan genituen.

Goierritarrok arramaiatzaren (ekainaren) 2-3an Zuberoara bisitaldia egin genuen, Mauleko industriari buruzko aurkezpena, laborari etxe bat ezagutu eta baita Zumarragako ezpata-dantza San Antoni ermitan dantzatu ere igandean.

Irudietan programa zein izan zen ikus dezakezu.

Biba Xiberua programa

 

Ekainaren 9-10ean, ordea, Urretxu-Zumarragan zuberotarren bisita izan genuen, egitarau ikusgarrian, Hegoaldera egindako bisita berezi gisa. Ongi etorria egin ondoren kalejira eta kontzertuak izan genituen gozatzeko. Zuberoatik Atharratzeko dantzariak, Maddi Oihenart-Mixel Arotze-Mixel Etxekopar taldea, "Tehenta" eta "Lagünak" taldea lagun izan genituen.

Elkarteen artean laguntza Urretxuko Lurra dantza taldea, Urretxu eta Zumarragako Irrintzi dantza taldea, Aldiri konpartsa eta beste hainbat txalapartari, trikitilari eta abeslariren laguntza ere izan genuen. Ekimenean eta argazkigintzan Christophe de Prada argazkilari zuberotarraren laguntza ere izan genuen. Urretxuko eta Zumarragako udalek ere laguntza handia eskaini zuten.

Oroimenean gorderik dugun festa dugu.

San Antoni eguneko argazkiak, Biba Xiberua! elkarteak eskainitakoak dira.

San Antoni, Biba Xiberua

San Antoni, Biba Xiberua

San Antoni, Biba Xiberua

San Antoni, Biba Xiberua

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.