45. Buhamina
Buhamina, Maskaradan noizbehinka agertzen den pertsonaia
Argazkian ageri dena gizon batek antzeztua dugu: 1995ean egindako argazkia da, Muskildiko karrikan. Barkoxtarrek buhamina eraman zuten –agian izenburua aldatu behar izango nioke argazkiari. Hiru urte lehenago Eskiulako kauteresak eta buhamesak plazaz plaza atereak ziren baina oraindik neskek Beltzeria irabazi gabeko gunea zuten.
Gaur galdera bakarra dut argazki honi begira: tokirik ote du gizonak egun Beltzeriari dagokion rol femeninoak betetzean? Azken urteotan (besteak beste), 2012ko ikastolako ikasleek egindako Maskaradetan non Buhamina anderea zen (ez zen erregerik), baita xorrotx emazteak ere, edo Gaztediko eta Pettarrako buhamesek egindakoetan, ondo adierazi dute emazte gisa ere Beltzerian beltzeena ere izan daitekeela; Urdiñarbek geroan ere atera zituen belagileak plazara. Denborak erranen du nolakoak izanen diren datozen urteak.

Iturria: