Dokumentuaren akzioak
36. Aitzindari beltzak
1993an Urdiñarbek aitzindari beltzen taldea atera zuen dantzara, argazkian ageri den bezala Muskildiko elizaren ondoan; aitzindari beltzak Maskaradetan Beltzeriari lotutako dantzariak dira, hots, Maskaradak Zuberoako gizartearen ilustrazione bat izanik eta Maskaradetan gizartearen ezaugarri oro agerrarazi daitekeenik, euren dantzari taldea ere ageri da pertsonaia beltzen artean. Aitzindari beltzetan bost pertsonaia ikonikoak ere ageri dira (Entseinaria, Zamalzaina, Txerreroa, Kantiniersa eta Gatuzaina), gorrietan bezalaxe.
Taldeak talde, iraganean aitzindari beltzen jantziak aitzindari gorrien jantzien edertasunera hurbil zitezkeen, jantzien xuri-beltxa izan ezik, ehun eta osagarrietan ederrak ziren erabilitako jantziak. 2019an Urdiñarbe herriak antolatutako Maskaradetan, ordea, aitzindari beltzen jantziak umil eta xumeagoak erakutsi zituen, beltzeriaren janzkeratik hurbilago izanik.
Maskarada hauetan ere, Entseinari beltza eta Buhame Jauna Maskaradako pertsonaia berak antzeztu zituen (bien arteko lotura zaharra da iraganean Maskaradetan). Kasu honetan (eta hau Urdiñarbeko herriak bere Maskaradari emaniko sorkuntza gisa har daitekeela) Entseinari beltz eta Buhame Jaun gisa izaniko pertsonaiak jantzi bera eta bakarra jantzi zuen Maskaradan zehar.
Aitzindari beltzak ez dira Maskarada guztietan ateratzen, ikusi dugunez dantzari kopuruaren menpe baitago euren parte hartzea: herri batek dantzari anitz baditu, lehendabizi aitzindari gorrien taldea hautatzen da, eta ondoren, aukera bada beltzeriarekin lotutako aitzindaritza. Goizean Barrikadetan, gorriek bezala Satanak dantzatuko dituzte eta arratsaldeko ikusgarrian (ofizio edo jokoetan) gero aitzindari beltzek beren dantza dantzatzen dute jendaurrean. Aitzindari beltzak direnean, ordena, halakoa izaten da Barrikadetan dantzatzen dutenean: lehenik dantzari gorriak, küküllero eta marexalak, eta gero aitzindari beltzak, buhameak baino lehen.
Iturria:
- Maritxu Negeluak (2019an Urdiñarbeko aitzindari beltza) emandako informazioa.
-
Manexaren gida: 10 gomendio Maskaradetan ez galtzeko (Dantzan, Aritz Ibañez, 2014-02-19)
-
Iratzarri dute hartza (Berria, Joanes Etxebarria, 2019-01-15)
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Jonmikel Intsausti
Lazkaon sortua, Urretxu-Zumarragan hazia eta azkenik oñatiartatua. Aita, informatikari, mendizale, argazki zaletu; historia eta euskal kulturazale, Zuberoarekin izan du harreman estua. Polonian ere jartzen du arreta.
Maskaradak 50 argazkitan
20. Hou Pitxu Hou! - Biarnesarekin jolasean
24. Zuberoako dantzak neskei esker
25. Xorrotx nagusia Pitxurekin lanean
35. Joseba Aurkenerenaren interpretazioa