Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Jonmikel Intsausti 8. Txerrero

Dokumentuaren akzioak

8. Txerrero

2021/02/15 17:45
8. Txerrero

Txerrero Zalgizeko plazan, Gamere-Zihigako taldea, Zalgize, 2002-03-24. Argazkia: Jonmikel Intsausti

Aurkezten ari naizen erakusketa honi buruz, argazkiaren prozesuari dagokionez hainbat gauza esan nezake.

Erakusketa birtual honetan ageri diren argazkiak diapositibetan eginak dira. Argazkilaritzaren garai analogikoan emaitza ezin zen ikusi argazkia ateratzearen unean. Obturadoreari ekin eta argazkia ondo atera ote nuen (ilun, lauso, erre,…) egun batzuen bueltan jakingo nuen.

Hiru kamera desberdin erabili nituen Maskarada  hauen bidean. Bestalde, ateratzen nuen irudi kopurua mugatua zen. Diapositiba karrete bat, gutxitan bi eramaten nituen. Kostu ekonomikoa ekartzen zuenez, ezin nuen nahi beste argazkirik atera.

Azkenik. 100-ASA argi-sentsibilitateko karreteak zirenez, dantza eta mugimenduarekin eginik ziren irudiak lausoturik irten zitezkeen (ez naiz inoiz flasharen laguna izan – pendiente dudan ikasgaia da). Beraz, atera behar ziren irudiak ondo pentsatu behar ziren.

Hala ere zenbait egunetan, argi baldintzek aurretik esandako trabak gainditzen zituzten. Begira, gutxitan izan dut erabateko plazera argazkiak ateratzean. Eta une horietako bat argazki hau atera nuen horietako bat da. 2002ko martxoaren 24a da eta egun honetan aldatu zen erlojua udako ordutegira (espresuki egun hau aukeratzen genuen eguzki-argi ordu bat gehiago izatearren). Argazkian Txerrero ageri da, bakarrik nengoen bere aurreran, ez nuen jenderik atzean (ez nien trabarik egiten) eta arratsaldeko eguzki beroak atzetik ere argiztatu zuen bere aurpegia.

Gaur egun Maskaraden inguruan biltzen den jende guztiarekin –eta nehoren aurretik (traba eginez) ez jartzearren- zailago da orduan atera nituen argazkiak ateratzea.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.