Dokumentuaren akzioak
53. Munduaren itzultzea
Ondorengo testuan François Fourquet Maskaradetan gertatzen den munduaren itzultzearen, iraultzearen inguruan mintzo zaigu. Zer dago Maskaraden gibelean? Kontra-mundua, gure baitan dagoen basa izate hori, eta damu gara bai, etxekotu, otzandu gintuztenik.
- Gorriak ondo jantzita daude, dantza miresgarria egiten dute, baina erabat isilik dira; horietako batzuk nagusiak dira, zuberotarrak (Jaun-Anderea, Laborari-Laborarisa).
- Beltzak (edo Beltzeria) gaizki jantzita daude, batzuetan modu grotesko edo burleskoan (batez ere kaldereroak); hiztunak, lizunak, zakarrak, biolentoak eta abar dira ia denak, atzerritarrak, Auverniako beste leku batzuetako jendea (kaldereroak edo kauterak), bearnesak (zikiratzaileak edo kherestuak), azken hauen jokoa biarnesez eta zubereraz egiten dutelarik, baita ere buhameak (Zuberoan belaunaldiz finkatuta egon arren, barnealdeko atzerritarrak izaten jarraitzen dute, nomada sedentarioak).
*GORRIAK |
*BELTZAK |
Gorrieria |
Beltzeria |
Hemengoak |
Kanpokoak |
Zuberotarrak |
Arrotzak |
Plantakoak |
Okerrak |
Mundu xuxena |
Kontrako mundua |
Gauzen antolamendua |
Anabasa, mundua buruz behera |
Ordena handia |
Desordena, kontrako ordena |
Legetiar, legearekin zuzen |
Lege hausle, iraultza |
Zuzen |
Ahalkegabe, lotsagabe |
Sakratu |
Zikintzale |
*Zibilizatu, jendetu |
*Basa |
Ondo jantzi |
Zarpail |
Heziketa oneko |
Lizunzale, eskatologiko |
Noble |
Gizarte eskalan azken |
Sedentario |
Nomada, etxe finkorik gabea |
Jabedun |
Etxegabe |
Aberats |
Pobre |
Lan txukun eta zuzenekoa |
Lan xehekoa, lantxoak dituena |
Langile |
Alfer |
Emankor
|
Agor, ekoiztegabe |
Zuhur, aurreztaile |
Xahutzaile |
Xuxen |
Ohoin, lapur |
Hitzezko pertsona |
Hitzik eta legerik gabea |
Leial |
Gezurti
|
Apal, isil |
Ahobero, kalakari |
Ez edan, jatun neurrian |
Edale, gautxori, parrandazale, jatun |
Ezkondurik emazte bati |
Emaztekari |
Emazteari fidela
|
Andrekari, gonazale |
Iturria:
-
Sü-Azia liburuxka (1993) – Maskaradak -
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Jonmikel Intsausti
Lazkaon sortua, Urretxu-Zumarragan hazia eta azkenik oñatiartatua. Aita, informatikari, mendizale, argazki zaletu; historia eta euskal kulturazale, Zuberoarekin izan du harreman estua. Polonian ere jartzen du arreta.
Maskaradak 50 argazkitan
20. Hou Pitxu Hou! - Biarnesarekin jolasean
24. Zuberoako dantzak neskei esker
25. Xorrotx nagusia Pitxurekin lanean
35. Joseba Aurkenerenaren interpretazioa