Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Jonmikel Intsausti 42. Populazioaren beherakada

Dokumentuaren akzioak

42. Populazioaren beherakada

2021/03/30 13:05
42. Populazioaren beherakada

Kauterak, Gamere-Zihigako taldea, Zalgize, 2002-03-24.

Arratsalde saioko unerik goriena kauterek Jaunaren pertza konpontzen dutenean gertatzen da (erran behar da pertz zaharrak alimaleko zuloa duela, eta modu batez zein bestez Jaunari erakustean ontsa estaltzen dutela).

Baina Maskaradak populazioaren eta euskara jakitearen menpe dira, besteak beste. Orain arte argazkiokin batera hauek landu gabeko gaiak izan dira. Ezagutu dezagun gaur Zuberoa nolakoa den populazio eta ekonomia aldetik.

Zuberoa 815.5 km2 luze-zabal da, Euskal Herriko herrialde txikiena dela, baita haren populazioa biztanle kopuruari dagokionez, izan ere Euskal Herri osoan ez da ia haren populaziorik nabaritzen, populazioaren % 0,5a baita. Ordea, biztanleriaren kopurua gutxituz joan da azken mendeetan. 1900. urtean 25.000 jende inguru bizi zen herrialdean. 2012ko erroldan 17.018. 2021ean, berriz, 14.000tik gora (egia esan iturrien arabera datuak desberdin ageri dira). Paradoxak paradoxa populazio txikia izanik, oparoa du kultur uzta (baina hori ezagutzen dugun beste gaia da).

Zuberoa

 


Ezaguna egiten zaigu Zuberoak azken hamarkadetan izandako emigrazioa… baina
Iñaki Egaña idazleak ‘Mil [nuevas] noticias insólitas del País de los Vascos’ izeneko liburu interesgarrietan idatzitako berrien artean (baita ere Txomin Peillenek ‘Agur Zuberoa’ idatzitakoan - http://www.oocities.org/xiberoko_botza/agur_zuberoa.pdf), Xiberotarren aspaldidaniko emigrazioari buruz mintzo zaizkigu. Iñaki Egañak hala azaltzen digu gaia:

“Bere [Zuberoako] emigrazioa ospetsua izan da, baina inoiz ez leku bakar baterantz bideratutakoa. Zuberotarren norabidea hegoalderantz izan da mendeetan zehar, Nafarroako erresumara zehazki. Eta, era berean, [Espainiako] Gaztela eta Andaluzia erregioetara. Hori izan da zuberotar emigratzaileen joera naturala ia 500 urtez (Txomin Peillenek adierazten duen moduan XIV. mendetik aurrera). Harik eta, Frantziako Iraultzarekin eta askatasunen galerarekin, emigrazio hau Atlantikoaren beste aldera zuzendu zen arte, zehazkiago Txile eta Rio de la Plata aldera (Buenos Aires eta Montevideo). XX. mendean soilik, emigrazioak norabidea aldatu zuen bat-batean, eta iparralderantz jo zuen, bereziki Pariserantz eta, oro har, hain esanguratsuak ez ziren beste herri batzuetara.”

Zuberoako ekonomiaren oinarri nagusia laborantza izan zen antzina. XX. mendean espartinen fabrikazioa izan zen garrantzizkoa; gaur egun espartinezkoen gain, aeronautikarako enpresak baita metalurgia ingurukoak sortu dira. Gogora dezagun Zuberoako Industria: 40 bat lantegiek, denak tokiko jabeekin bat bereiz, 1.000 bat lanpostu industrialak biziarazten dituzte (gogoratuz 13.000 biztanle dituela Zuberoako ibarrak).

Zuberoa populazioaren beherakada

Hala eta guztiz ere, laborantza indarra galtzen ari da, mendiko desertifikazioa gertatu baita. Eta bertako gazteak euren herrietan bizitzen jarraitu nahi izango lukete. Sinergiak bilatu behar dira, telelana sustatu (dagoeneko egiten ari dena) eta salmenta formula berriak xerkatu 1. sektorea indartzearren (adibidez, bertan ekoizten den haragiari salmenta bide berriak aurkitu zaizkio).

Biztanleriaren beherakadak gazte gutxiago dakar, eta euskaren egoera zailak Pastoralen eta Maskaraden segidan trabak ekarri ditu, euskaraz egiten duten gazteak aurkitzea lehen baino zailagoa baita.

Baina Maskaradak egiteko nolakoa da euskararen egoera herrialdean? Hori beste argazki batekin batera ezagutuko dugu.

Zuberoako egungo ekonomiari argazki bat ateratzeko, gomendagarria Argian Mikel Asurmendik idatzitako ‘Nola bermatu populazioa Zuberoan?’ izeneko artikulua. 

Zuberoa populazioaren beherakada

Agur Xiberua, Pierre Bordazarre –Etxahun-Iruri- idazle eta musikariak idatzitako abesti enblematikoa da. Pariserako emigrazioz mintzatzen zaigu Euskal Herri osoan ezaguna den abestian. Baina jar gaitezen positibo. Nahi duzu abesti eder hau ezagutu egiazki ‘zuberotarren manera’-ra nola den kantatua? 

Iturria:

  • Mil noticias insólitas del País de los Vascos (Iñaki Egaña – Txalaparta Argitaletxea) – 2009.

  • Züberoa herria’ – Jean-Louis Davant – Allande Socarros – Christophe de Prada (2013).

  • Zuberoako mapa Wikipediak eskainia.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.