Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Jonmikel Intsausti 22. Xorrotxen kanta

Dokumentuaren akzioak

22. Xorrotxen kanta

2021/03/01 13:10
22. Xorrotxen kanta

Xorrotx nagusia morroiarekin lanean, Gamere-Zihigako taldea, Zalgize, 2002-03-24. Argazkia: Jonmikel Intsausti

Niretzako xorrotxek jaunaren ezpata zorrozten ari direnean Maskaradetako unerik gogoangarrienetakoa da. Halako koplak kantatu ondoren zorrozten dute jaunaren ezpata kanta eder bat abestu bitartean. Xorrotxek duten ahots zoragarriarekin ez galtzeko unea!

Xorrotxak erran dizü egia handia:
Nekez bizi dela laboraria.
Bai eta nekezago xorrozteria
Eztiez irabazten pintuaren saria.

Orain ene mithila aigü lanila!
Zorroztü behar diagü jaunaren ezpata.
Zorrozten balinbadügü behar den bezala,
Harek emanen dikük guri soldata.

Eta xorrotxen kanten edertasunaren froga gisa hain zuzen 2007an, Gara egunkariak Xiberoko Botza irratiarekin batera ekoitzitako “Xorrotxak" diskoa zabaldu zuen. Diskoan hamalau urtean egin zituzten ekitaldietan (erakusketa honetan ageri diren argazkien denbora-tarte ia-ia berekoak) hartutako soinuak jasotzen ditu CD horrek. Guztira, xorrotxek abesturiko 17 kanta entzuten dira. Sei kantu salbu, beste guztiak berriro grabatu zituzten kalitate ona izan zezaten.

Xorrotxak
Xorrotxak Jaunaren ezpata zorroten, Urdiñarbeko Taldea, Maule, 2019-02-23an Maule. Argazkia: Jonmikel Intsausti.

"Xorrotxak'' laneko lehen kanta 1992. urtekoa da, Altzürükün hartua. Dominique Epherre eta Beñat Queheillerenak dira entzuten diren bozak, eta Etxahun Irurik sinatzen ditu hitzak. Diskoko azken kopla iazkoa da. Urdiñarbeko emanaldiari dagokio eta Johañe Bedaxagar eta Jean Michel Arraiet dira abeslariak. Hitzak Dominika Agergarairenak dira.

Gehienetan gizonezkoak dira abeslariak. «Lehen maskaradak gizonezkoek ematen zituzten. 1992. urtean emazteekin bakarrik egin zuten Eskiulan. Hala bada, orduko xorrotxak bi emazte dira», azaldu du Maite Davant Xiberoko Botzako esatariak, Dantzan-en jasotako Garako berriaren arabera.ondorengo bideoan

Larraineko Maskaradak Iruñean 2010ean (Egilea: Aitor).


Iturria:

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.