Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Jonmikel Intsausti 35. Joseba Aurkenerenaren interpretazioa

Dokumentuaren akzioak

35. Joseba Aurkenerenaren interpretazioa

2021/03/20 10:00
35. Joseba Aurkenerenaren interpretazioa

Barrikadak Muskildiko plazan, Barkoxeko taldea, Muskildi, 2000. Argazkia: Jonmikel Intsausti

Maskaradetan ezagutu genuen Joseba Aurkenerena idazlea. ‘Euskal Sinesmen Zaharrak’ idatzi zuen liburuan euskal pentsamendu magikoa aztertzen du, eta iragana hobeto konpreni dezagun laguntzen digu. Liburuan ageri dira euskal sinesmen zaharren ezaugarriekin euskal inauterian azaltzen diren pertsonaia eta osagaiak - Xiberoko Maskaradek bat egiten dute ezaugarriokin:

  • Inauteri guztietan ageri dira pertsonaia ugariak, baina anitzetan, ez beti agertzen zaigu inauteri osoaren ardatza den pertsonaia zehatz bat. Gurean Pitxu da.

 

  • Manikeismoaren etengabeko agerpena agitzen da. Alde ona eta txarra. Alde zuzena eta alde basa. Maskaradetan bi taldeak kontrajarriak dira, gorriak eta beltzak. Gorrien papera dantza egitea bada, beltzena jokoak egitea da.

 

  • Eternitearen kontzeptua etengabe ageri da euskal inauterian. Hasi egiten da gero amaitzeko. Baina hasiera eta amaierak bat egiten dute gurpil batean baleude bezala. Lantzeko Miel Otxin fusilatu egiten dute, baina hurrengo urtean berriz azalduko da. Inaute askotan elipsian bada ere, hartzak ere eternitate hori islatzen du, udaberriaren sinboloa da, naturaren berpiztea neguaren lo sakonaren ondoren. Maskaraden kasuan Pitxu hil egiten da, behin eta berriz jaunaren sosak hartu nahian, baina garretak berpiztuko du eta hurrengo urtean berriz izanen da jendearen jolaserako. Maskaradetan ere Hartzak puzker egitea –Hartza ez bada Maskarada guztietan agertzen ere – berpiztearen zentzu hori badu.

  • Azkenik, euskal inauterian animismoa ere oso garbi islatzen da. Aipa dezagun berriz hartza, inauteri gehienetan ageri dena (gogora dezagun zuberotarren uste zaharrean hartza zela bertakoen arbasorik zaharrena). Nafarroako zaldikoaz gain, Maskaradetan Zamalzaina dugu euskal zentauroa. Bizkaia aldean beste pertsonaiak ageri dira, lamiak (ez hain aspaldidanik), astoak, basurdeak, azeriak…. Arrunt garrantzitsuak dira hauekin egiten diren ekintzak: ferratzea, zikiratzea, barrenak ateratzea, odolez zikintzea. Hauek ere islatzen dira Maskaradetan Zamalzainari egin zaizkion lanetan. Pitxuren barrenak ere hustu egiten dira garretak operatzen duenean.

 

Euskal Sinesmen Zaharrak

Iturria:


Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.