Dokumentuaren akzioak
16. Pitxuren ebakuntza
Pitxuren ebakuntza, bedeziaren (medikuaren) esku dago, Eskiulako taldea, Maule, 2002-03-23. Argazkia: Jonmikel Intsausti
Arratsaldeko jokoetan, saioko unerik goriena kauterek Jaunaren pertza konpontzen dutenean gertatzen da (erran behar da pertz zaharrak alimaleko zuloa duela eta kauterek hala nola Jaunaren pertza konpontzen dutela); Jaunak sos batzuk lurrera botako ditu ordainean eta kautera guztiak sosen bila botako dira lurrera. Pitxuren gainean erortzen dira bere kide guztiak. Ekintzan, Pitxu hil egingo da.
Harridura eta interesa sortzen du Kabanak Pitxu hiltzean, irakurtzen duen testamentüak. Honako testu hau irakurri zuen Kabanak Pitxu hil ondoren 2018an muskildiarrek Urdiñarben eginiko maskarada apartan. Joseba Aurkenerenari esker ekarri dugu hona.
Iturria:
-
Inauteria Iparraldean (Joseba Aurkenerena, Kazeta, 2019-09-18)
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Jonmikel Intsausti
Lazkaon sortua, Urretxu-Zumarragan hazia eta azkenik oñatiartatua. Aita, informatikari, mendizale, argazki zaletu; historia eta euskal kulturazale, Zuberoarekin izan du harreman estua. Polonian ere jartzen du arreta.
Maskaradak 50 argazkitan
20. Hou Pitxu Hou! - Biarnesarekin jolasean
24. Zuberoako dantzak neskei esker
25. Xorrotx nagusia Pitxurekin lanean
35. Joseba Aurkenerenaren interpretazioa