Dokumentuaren akzioak
44. Euskararen beherakada
Maskaradak egin ahal izateko gazteak behar dira, eta euskaldunak gainera hiztun diren pertsonaien papera bete ahal izateko. Azken hamarkadetan Zuberoan euskararen transmisioa apaldu da eta gaur egun hezkuntzan ahalik eta tresna gehienak jarri behar dira euskara aitzinatzeko, izan ere etxean transmisiorik ez bada, hezkuntzan jasotako euskara badaiteke nahikoa ez izatea ikasleek gutxieneko maila izan dezaten. Izan ere euskarari dagokionez Zuberoa herrialde desorekatua da, 65 urte gaineko helduen 3/4ak baldin badaki euskaraz, gazteen artean 1/3ak bakarrik egin baitezake.
Allande Sokarrosi @argia-n egindako elkarrizketan, hala kokatzen du euskararen testuingurua:
Zenbaki orokorretan, egun Zuberoako biztanleen erdiek baino gehiagok dakite euskaraz (2014ko datuak). Azken datuen arabera (2020), 3000 inguruk egiten dute euskaraz egunero, gehienak adinekoak badira ere. Izan ere, nagusiek gazteek baino gehiago egiten dute eta urte batzuk barru euskaraz ulertzen dutenen tartea%60-%80 izatetik %40-%60ra pasatuko da joerak aldatzen ez badira, izan ere gazte gehienek frantsesez egiten dute herenak baino gehiagok euskaraz ikasten badute ere.
Zenbaitetan ere kontrako jarrera (bakarra bada ere) bizi izan dugu guk, lagun taldean Zuberoan izandakoan: oroitzen naiz Sohütako ikastolaren aurrean ginenean orain 15-20 urte, aurrean bizi ziren haur frantsestuek guri iseka egin izana euskaraz ari ginelako! Enfin!
Testuinguru honetan euskara eguneroko hizkuntza izan dadin ikastola lan izugarria egiten ari da; lehen hemen ikastolek funtzionatzen zuten bezala egiten da lan oraindik ere Zuberoan, militantzia handiko lanarekin. Zorionez azken urteetan gero eta ume gehiago daude ikastoletan Zuberoan. Eskola elebidunak bestalde ere garrantzitsuak dira euskalduntzen prozesuan.
Maskaradak antolatzearren (gutxienez talde bat herrialde osoan urte bakoitzeko), azken urteotan formula berriak inprobisatu edo asmatu behar izan dira taldeak osatu ahal izateko. Esaterako 2012an Xiberoko Ikastoletako Ikasle Ohiek osatu zuten Maskarada taldea, herririk ez baitzen aurkeztu urte horretan Zuberoako inauteria egiteko. 2017an Pettarra eskualdeko 6 herritako gazteen artean osatu zuten, banan-banan ez baitzuten behar beste gazterik horretarako.
2011-03-06an @argia-n argitaratutako artikuluan, Santa-Grazi elkarteko lehendakari Laurent Chübürüren ustetan, Santagraztarren azken Maskaradak 1994an eginikoak izateko arriskua bazela adierazi zuen.
EKE-k 2012-01-11n Nicole Lougarot-i egin zion elkarrizketan bestalde, iraganean euskaldun izatearen testuingurua eta Zuberoan gazte euskaldunik aurkitzea zaila izan daitekeela erakutsi zituen.
Interesgarriak ere, Urdiñarbeko Jean-Jacques Etxeberri maskarada-idazle eta kulturgileak Naiz-en euskara euskara eta gazte dinamika, eta maskaradetarako beharrezko baldintzei esandakoak:
Hala eta guztiz ere, euskara aitzina eramatearren, Maskaradak eta Pastoralak ekintza lagungarriak izan dira euskara Xiberoko kulturan duen tokian kokatzearren. Esaterako, 2011-03-06an Argia aldizkarian, Jean Bordaxar Sohütako ikastolako lehendakariak hala erantzun zuen Maskaraden eta euskararen egoeraren gainean:
Agerkari berean Xiberoko Botzako Titika Rekaltek zera adierazten zuen:
“Maskarada nahi bezain erraz ezin antolatzea ez da oraingo kontua, zeren Santa Grazikoa ez da kasu berezia, herri gehienena da”. Aurtengo diferentzia da, Rekalten ustez, norbait ausartu dela publikoki esatera. Baikor ageri da, nolanahi, Rekalt. “XIX. mendean ere esan zuten pastoralek ez zutela beste 50 urte iraungo...”.
Bai, badira nota tristeak, ez dela aski erabiltzen, zaharrak badoazela eta euskara galtzen ari dela, baina badira euskaraz ikasi nahi duten helduak Mauleko gaü-eskolan, eta zuberotarrek baikor izan nahi dute euskaran izan duten beheranzko transmisioa noizbait eten egingo den (badakit direnak ahaleginak eta bi egiten ari direla euren kultura suspertzearren).
Baina positibo jar gaitezen; ikastoletako haur hauek izango dira 20 urte barru ikusiko ditugun Maskaradetako kauteresa eta kauterak, xorrotxak, Pitxu edo Pitxuna, buhamin eta buhameak…
Iturria:
-
Euskal Kultur Erakundea – Nicole Lougaroti elkarrizketa -
-
'Egia eredua'k dakarren iraultzak badu mapa berria – Argia (2017) -
-
Kabana euskaldun bat den artean... – Argia (2011) -
-
Renee Harbustan: "Gazteak dira etorkizuna eta euskara gordetzeko gakoa"- @goiena -
-
Allande Sokarrosi @argia-n egindako elkarrizketa - "Euskal Herri bat izan behar bada, euskalduna behar du izan"-
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Jonmikel Intsausti
Lazkaon sortua, Urretxu-Zumarragan hazia eta azkenik oñatiartatua. Aita, informatikari, mendizale, argazki zaletu; historia eta euskal kulturazale, Zuberoarekin izan du harreman estua. Polonian ere jartzen du arreta.
Maskaradak 50 argazkitan
20. Hou Pitxu Hou! - Biarnesarekin jolasean
24. Zuberoako dantzak neskei esker
25. Xorrotx nagusia Pitxurekin lanean
35. Joseba Aurkenerenaren interpretazioa