Ttuntturroa buruan, ibili munduan

2021/02/12
Ttuntturroa buruan, ibili munduan

Euskal Herriko inauterietan agertzen diren hainbat mozorrok kapela konikoak, kapiroteak edo ttuntturroak janzten dituzte buruan. Burukoarekin batera, sarri, aurpegia estaltzen dute maskarekin. Euskal Herritik kanpo ere ohikoa da neguko jaietan kono itxurako txapelak erabiltzea, besteak beste, Galizia, Asturias eta Kantabrian.

Euskal Herriko ezagunenetarikoak Ituren, Zubieta eta Aurtizko joaldunen ttuntturroak direla esango genuke. Batzuetan joaldunei ttuntturro deitzen zaie, kapelaren izena erabiltzen baita mozorroa bera izendatzeko. Bi herrietako ttuntturroak antzekoak dira, baina ez dira berdinak. Ana Erasunek twitterren luzatu du galdera, ea norbait gai den Iturengo eta Aurtizko ttuntturroak bereizteko.

Iturengo eta Aurtizko tunturroak.
Zein da zein?#asteanbehin#sasitxiotx #koloreak pic.twitter.com/7TIWtUllx7

Kapela konikoak Euskal Herriko folklorean aztertu zituen Jose Antonio Quijerak eta ikerketan ikusi zuen Euskal Herriko bi eremutan, bakoitzean ezaugarri jakinekin, agertzen direla ttuntturroak. Atlantiko aldean inauterietan agertzen dira eta Mediterraneo aldean, batik bat, udako festetako hainbat dantzetan. Sarrera honetan inauterietako ttuntturroak bildu ditugu.

Urdiain: Momoxarroa

Momoxarroa, Urdiain, 2008-02-05. Argazkia: Oier Araolaza - Dantzan CC-BY-SA

Agoitz: Kaskaboboak

Kaskaboboak, Agoitz. Argazkia: Mikel Vilanueva

Kanpezu: Katxiruloa

Katxiruloa, Kanpezu, 2016-02-09. Argazkia: Maialen Astigarraga - Dantzan CC-BY-SA

Asparrena: Porreroak

Porreroak, Asparrena. Argazkia: Emilo Xabier Dueñas

Zubieta: Joaldunak

Joaldunak, Zubieta, 2017-01-29. Argazkia: Maite Irizar - Dantzan CC-BY-SA

Aurtitz: Joaldunak

Joaldunak, Aurtitz, 2017-01-29. Argazkia: Amaiur Aristi - Dantzan CC-BY-SA

Ituren: Joaldunak

Joaldunak, Ituren, 2017-01-30. Argazkia: Gari Otamendi - Dantzan CC-BY-SA

Soüta: Zapurrak

Zapurrak kapela konikoekin, Sohüta, 1934.

Erratzu: Damak

Damak, Erratzu, 2020-02-25. Argazkia: Maite Eiagirre - Dantzan CC-BY-SA

Arizkun: Sagar-dantzariak

Sagar-dantzariak, Arizkun, 2020-02-25. Argazkia: Maite Eiagirre - Dantzan CC-BY-SA

Leitza: Atsoak

Atsoak, Leitza, XX. mende hasiera. Argazkia: J.M. Barriola eta F. Oiartzunen Leitzako ihauteriak; garai bateko ioterik atikulutik.

Lantz: Txatxoak

Txatxoak, Lantz, 2016-02-09. Argazkia: Josu Garate - Dantzan CC-BY-SA

Lantz: Miel Otxin

Inauteriak, Lantz, 2016-02-09. Argazkia: Olaiz Agirrebeña - Dantzan CC-BY-S

Lapurdi: Ponpierrak

Ponpierra, Beskoitze, 2019-02-16. Argazkia: Jokin Artola - Dantzan CC-BY-SA

Lapurdi: Kotilun gorriak

Kotilun gorriak, Uztaritze, 2011-06-18. Argazkia: Iñaki Zugasti - Dantzan CC-BY-SA

Antzuola: sorgin-dantza

Sorgin-dantza, Antzuola, 2008. Argazkia: Oier Araolaza - Dantzan CC-BY-SA

Lasarte-Oria: Sorgin-dantza

Sorgin-dantza, Lasarte-Oria, 2011-6-29. Argazkia: Jon Iraola - Dantzan CC-BY-SA

Eskoriatza: Kukumarro

Inauterietako asteartean, kukumarroa Eskoriatzako plazan.

Euskal Herriko mugaz gaindi

Silio (Santander): Zamarraco

Zamarraco, Silio, 2008-01-06. Argazkia: Oier Araolaza - dantzan.eus CC BY-SA

Cimanes del Tejar (Leon): Guirrios

Guirrios, Cimanes del Tejar (Leon).

Piasca Liebana (Kantabria): Zamarrones

Zamarrones, Piasca Liebana (Kantabria)

Dacovo (Kroazia)

Dacovo, Kroazia.