Orain arteko ekarpenak
Ataungo eskua
2022/11/20

Euskal komunitate zientifiko -eta ez hain zientifiko- osoa aztoratu duen Irulegiko eskuaren aurkikuntza dela tarteko, banator ni ere jakingarri txiki bat plazaratzera. Gure dantza taldearen ibileran, une jakin batean agertu zitzaigun misterio txiki bat, eta Irulegikoari esker, neurri batean behintz...
Iñaki Mugerza oroimenean
2021/04/23

Herenegun utzi gintuen Iñaki Mugerza Ormazabalek (1938-2021). Dantzari bikaina izana eta Euskal Dantzarien Biltzarraren sortzaileetako bat izan zelako ezaguna. Enpresari arrakastatsua izan zen Iñaki, baina, aldi berean, dantzak bizi zuen, txiki-txikitatik, aitaren eskutik lehen aldiz Pujanatarren...
Dantza-espezie bat galzorian?
2019/06/24

Orain bi mende baino gehiago Von Humboldt anaietako batek, Alexander botanikari eta zientzialariak, Amerikan zehar -Kuba, Orinoko eta Magdalena ibaian zehar, besteak beste- hainbat espedizio egin eta espezie mordoxka bat aurkitu eta deskribatu zituen.
Orain bi mende baino gehiago, beste Humboldt...
Urtubiren bandera-dantza izan zen Donostiako hori
2017/06/14

Oier Araolazak gogorarazi zigun aurreko batean sarean : banderatxoekin dantzariak agertzen diren argazki sorta honen misterioak argitu gabe jarraitzen duela galdera bota eta 6 urte ondoren, alegia. Orduan zerbait argitzen saiatuko nintzela agindu nionez, neuri modu ez zuzenean botatako enbido...
Algemesiko misterioak, hainbat ohar bidai labur baten bueltan
2017/05/23

Gipuzkoako Segura herriko San Migel goiaingeruak izan du errua. Orain urte mordoxka bat, Aste Santuko prozesioko pertsonai bizidun honek dantzan egiten zuela jakin nuenean, misterio txiki bat bihurtu zen goiaingeru honek egun horretan prozesioaren ibilbidean zehar egiten dituen urrats eta keinu ...
Maixuaren irribarrea ispiluan
2015/07/24

(Joseba Juarez Mendizabal, 1980-2014)
Ispilu dantzan hasi zen Ane arrebarekin irribarreak plazetan zabaltzen, txiki asko. Bikotean dantzatzen garenean, elkarri begira, ispilu egiten irakatsi zigun. Entseguetan ere, ispilu aurrean dihardugunean jarraibidea bilatu ohi da, eta Josebak luze arraio j...
Beasaindarrak ziren dantzariak
2013/05/15

Dantzan.com-i esker, orain arte ezagutzen dugun beasaindar dantzarien argazki zaharrenetakoa aurkitu dugu, 1897. urteko Euskal Jaietan Donibane Lohizunen ateratakoa, buruan Justo Irastorza dantza-maisu ordiziarra dutela, eta herriko lehen udal-txistulari taldeak lagunduta, ziurrenik.