Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Mikel Sarriegi Etxezarreta

Orain arteko ekarpenak

Ataungo eskua

2022/11/20

Euskal komunitate zientifiko -eta ez hain zientifiko- osoa aztoratu duen Irulegiko eskuaren aurkikuntza dela tarteko, banator ni ere jakingarri txiki bat plazaratzera. Gure dantza taldearen ibileran, une jakin batean agertu zitzaigun misterio txiki bat, eta Irulegikoari esker, neurri batean behintz...

Gehiago irakurri 1

Iñaki Mugerza oroimenean

2021/04/23

Herenegun utzi gintuen Iñaki Mugerza Ormazabalek (1938-2021). Dantzari bikaina izana eta Euskal Dantzarien Biltzarraren sortzaileetako bat izan zelako ezaguna. Enpresari arrakastatsua izan zen Iñaki, baina, aldi berean, dantzak bizi zuen, txiki-txikitatik, aitaren eskutik lehen aldiz Pujanatarren...

Gehiago irakurri 1

Dantza-espezie bat galzorian?

2019/06/24

Orain bi mende baino gehiago Von Humboldt anaietako batek, Alexander botanikari eta zientzialariak, Amerikan zehar -Kuba, Orinoko eta Magdalena ibaian zehar, besteak beste- hainbat espedizio egin eta espezie mordoxka bat aurkitu eta deskribatu zituen. Orain bi mende baino gehiago, beste Humboldt...

Gehiago irakurri 1

Urtubiren bandera-dantza izan zen Donostiako hori

2017/06/14

Oier Araolazak gogorarazi zigun aurreko batean sarean : banderatxoekin dantzariak agertzen diren argazki sorta honen misterioak   argitu gabe jarraitzen duela galdera bota eta 6 urte ondoren, alegia. Orduan zerbait argitzen saiatuko nintzela agindu nionez, neuri modu ez zuzenean botatako enbido...

Gehiago irakurri 2

Algemesiko misterioak, hainbat ohar bidai labur baten bueltan

2017/05/23

Gipuzkoako Segura herriko San Migel goiaingeruak izan du errua.  Orain urte mordoxka bat, Aste Santuko prozesioko pertsonai bizidun honek dantzan egiten zuela jakin nuenean, misterio txiki bat bihurtu zen goiaingeru honek egun horretan prozesioaren ibilbidean zehar egiten dituen urrats eta keinu ...

Gehiago irakurri

Maixuaren irribarrea ispiluan

2015/07/24

(Joseba Juarez Mendizabal, 1980-2014) Ispilu dantzan hasi zen Ane arrebarekin irribarreak plazetan zabaltzen, txiki asko. Bikotean dantzatzen garenean, elkarri begira, ispilu egiten irakatsi zigun. Entseguetan ere, ispilu aurrean dihardugunean jarraibidea bilatu ohi da, eta Josebak luze arraio j...

Gehiago irakurri 2

Beasaindarrak ziren dantzariak

2013/05/15

Dantzan.com-i esker, orain arte ezagutzen dugun beasaindar dantzarien argazki zaharrenetakoa aurkitu dugu, 1897. urteko Euskal Jaietan Donibane Lohizunen ateratakoa, buruan Justo Irastorza dantza-maisu ordiziarra dutela, eta herriko lehen udal-txistulari taldeak lagunduta, ziurrenik.

Gehiago irakurri 1

Orain arteko erantzunak

Mikel Sarriegi on Urtubiren bandera-dantza izan zen Donostiako hori

2018/01/24

Jose Inazio Ansorenari zor diogu artikuluan txertatu berri dudan beste datu interesgarri hau: Garai bateko danbolintero zaharrei jasoa omen du, Boastitzea mutilek dantzatzen zuten garaian erabiltzen zituztela banderatxoen antzeko batzuk.

Mikel Sarriegi on Prozesioetako dantzen eta "dantza luzeen" inguruko ikastaroa Cuencan

2017/10/04

Ikastaroa bertan behera geratu dela jakinarazi didate, izenemate nahikorik izan ez delako. Bai pena.

Mikel Sarriegi on Eusko Ikusgayak 02 Donostia: Ezpata-dantza 1923-1928

2015/12/05

Guzti honek oso luzerako eman dezake, baina aipatu dituzuenei buruzko gogoeta txiki batzuk momentuz, abiadura aprobetxatuz:
1. Boastitzearen erabilerari buruz:
Dokumentu zaharretan Paseoa izeneko dantza beti agertzen da brokel-sailaren hasieran (Iztuetaren liburuan, dantza jaialdien egitarau zaharretan, …). Zergatik? Ziur asko plaza hartzeko pieza edo dantza zelako. Dantza, “paseo” bezela (txingo luzeko paseoa) ezagutzen dugun aldairaren errepikapenez osatzen da, eta bere ezaugarria da desplazamenduak egitea, eta honek bihurtzen du egokia dantzariak eta hauekin batera talde osoa lekuz aldatzeko. Angel Muruak idatzia da: “el paseo inicial parece indicar que se refiere a la forma de entrar los dantzaris en la plaza y que puede ser la que todavía se utiliza hoy en Lizarza, Berastegi y Aduna”. Badu interesik ere Antzuolako makil-txiki hasierako paseoak, ezpata-dantzarenerako transizio moduko bat erakusten baitu egikera aldetik.
Eta fokoa zabalduta, gure Paseoak badu funtzio-parekidetasunik, esate baterako Luzaideko martxekin, kaleetan zehar joateko erabiltzen direnak eta gorputza alde batera eta bestera mugituz markatzen dena. Gure Paseoan Ordiziako Pujanaren beso mugimendu horren berri jakiteak, giltza ematen digu beste herrietako dantza-tradiziokoekin oso interesgarriak diren loturak egiteko: San Asensioko dantzariek egiten duten “pasacalles”ak mugimendu beretsua iradokitzen du: “Durante la procesión, los danzadores realizan varios números coreográficos con los que van progresando al ritmo de las castañuelas, principalmente los conocidos como "El pasacalles" y "La danza de atrás". El primero de ellos sirve para el avance de la comitiva,” QUIJERA PEREZ, José Antonio 1992. Ikusi https://dantzan.eus/bideoak/danzas-de-la-rioja-san-asensio (1:10tik aurrera)
Talde modernook berriz, funtzio horren berri izan gabe, dantza emankizunetan biribilketa “arrunt” eta zozoak erabili izan ditugu hau bera egiteko.
Hari honi jarraituz, funtzio honek seguru aski, kokatzen du Paseoa baita ere bi dantza hauen hasieran: jorrai-dantzan eta ezpata-dantzan. Izan ere, nahiz eta geroago bi dantza hauek Brokel-dantzen sailaren barruan sartu izan diren, Iztuetak aparte zerrendatu zituen eta bakoitzak bere izaera isolatua zeukan.
Eta honek beste afera potzolo batera garamatza: brokel –dantzen hasierako zortzikoetara. Esate baterako, joan den mendeko lehen erdiko Segurako dantzari txikiek, Pujanaren ikasleek hain zuzen, brokel-dantza guztiak hasten omen zituzten paseoarekin, zortzikoarekin egin beharrean. Ordiziko Pujanaren ikasleek berriz, ez zituzten zortziko horiek gaur egungo eskemarekin egiten. ”Txistulari 146-Dantzariak-1991” aldizkarian luze eta zabal aztertzen dira kontu hauek (J.I. Ansorenaren "Gipuzkoako dantzak" artikulua), eta hemen oraindik jorratu beharreko alor zabal handi bat irekitzen zaigu. Izan ere, brokel-dantzetako joku bakoitzari aurretik zortziko jakin bat eranstea, eta modu honetan dantza bakoitza finkatuta uztea, gauza “berria” dela esan daiteke, eta argitzeko daukagu nortzu izan ziren horren agente zuzenak: Pujanatarrak, Ireneo Rekalde bezalako ondorengoak edota Goizaldiren hastapenak? Guzti hau aztertze fasean daukagu oraindik.
Gure taldean momentuz, adibide gisa eta guzti honen ondorioz, badira urte batzuk Pujanak Ordizian utzi zuen Paseo zahar hori egiten hasi ginela, Brokel –dantzen saioen hasiera bezela: https://www.youtube.com/watch?v=59QzVUJyR1A

2. Boastitzeako Paineluarena:
Ahotan darabilgun bideoak ematen dit giltza hipotesi hau botatzeko: Pujanak ezpata-txikiekin boastitzea egiten baldin bazuen, neskentzako dantzak “moldatu” zituenean/zirenean ezpatak neskentzan “egokiak” ez zirela iritzita, ez al zituzten ezpata-txiki horiek kenduko baina zapiak eskuetan mantenduz? Horrela balitz, bitxia izango litzateke prozesua, Eliza barruan armarik eramateko debekuari aurre egiteko dantzariek inkorporatu zituzten zapiak, gero genero aurriritziagatik ezpatak desagertu eta zapi bihurtzekoa.

3. Lau ilarako ezpata-dantza:
Ondo azaldu du Oierrek lau ilarekin gertatutakoa. Pujanak Goierrin ez zuen lau ilarakoa erakutsi gerra ondoren, ziurrenik horretarako nahikoa dantzari ez zuelako ((12-)16 behar dira gutxienez, gehi buruzagi ta azkendariak) eskura izaten. Eta horri zor dakioke bizpahiru hamarkadatan ia desagertu izana.



Guzti hauek hipotesiak dira, jakina, baina nire ustez, hemen azaleratzen ari garen kontu hauek aztertzeko orduan, txip aldaketa bat egitea beharrezkoa dugu, gauzak nondik nora joan diren aurrejuzkurik gabe aztertu ahal izateko.
Beti pentsatu dugu, gehienoi horrela erakutsi digutelako, halako dantza, “horrela” zela, eta hasi eta bukatu, egitura eta koreografia jakin bat duela beren-beregia, auskalo noiztik.
Eta seguru asko ahazten zaigu, Iztuetak ez zuela apenas dantzen koreografi finkorik eman, baizik eta aldaera jakin batzuk, nahierara konbinatu zitezkeenak. Are gehiago, banaka dantzatzeko zortziko eta soinu-zaharretan, “inprobisaketa” lehenesten du nolabait, ia erabat gure dantzetan desagertu den araubidea.
Aztertzeko dagoen kontua da, taldeko dantzek zein egitura izan duten denboran zehar (Iztuetaren garaian berrikuntza gertatzen ari zen alor honetan), zenbateraino ziren finkoak edota zenbateraino jarraitzen zieten arau orokor jakin batzuei, eta horren barruan malgutasunik zegoen. Nire ustetan, garbi dago azken honen antzeko zerbait gertatu izan dela. Eta horregatik ikusten ditugu, dantza-maisu eta herri bakoitzak bere moldaketak ezagutu dituela.
Bide honetatik, Gipuzkoako dantzen beste alorretan bezala, badirudi Pujanatarren eta Goizaldi taldearen ibilbidean zehar, brokel-dantzen saileko dantzek halako finkatze bat ezagutu zutela, eta horrek eragin duela denok daukagun ondorengo pertzepzio hori.

Mikel Sarriegi on Eusko Ikusgayak 02 Donostia: Ezpata-dantza 1923-1928

2015/12/02

Lehen kolpe batean identifikatutako beste zantzu batzuk:

- Hasierako besoen mugimendu hori, Ordizian Jose Lorenzo Pujanak erakusten zuen Brokel-dantzetako Paseoko bera da, baina ezpata-txikiekin egina.
- Bukaeran txapela bi eskuekin helduta agurtzea, gaur egun Beasaingo Loinazko ezpata-dantzan egiten den berbera da, belaunikatu gabe.
- Ezpata-txikiek daramaten txaleko itxuraz zuri-gorri hori, geroago behintzat Ordiziako Txapel Gorri elkarteko brokel-dantzariek erabili zutenaren berdina dirudi.

Ez litzateke beraz harritzekoa izango, hor ageri den dantza-maisua Pujana aita bera izatea, 1924 inguruan izendatu bait zuten Donostiako Udal Eskolako Dantza-maisu.

Ongi diozuen moduan, altxorra da bideoa!

Mikel Sarriegi on Zumarragan, ezpata-dantzara agertu ez zirelako atxilotu zituzten dantzariak

2015/11/14

Txantxa gutxi dantza egin nahi ez zutenekin. Kartzelarik ez, baina Beasaingo Udalak ere 1894an garai hartako 5 pezetako isuna jarri zien herriko jaietako ezpata-dantzan parte hartzeari uko egin zioten gazteei. Bolondresen faltan, zozketaz izendatu zituzten.

Mikel Sarriegi on Dantzarien Bidea egin dute berriz: Zaldibiatik Iruñera oinez joan eta bertan dantzatu

2015/07/09

Eskerrik asko Aritz, badakizu dantzariontzako izaten dela ederra eta ohorea dantzatu ahal izatea bera. eta egia da bai, estu antzean sentitu ginela, diozun moduan, momentuarekin.
Gero, jai giroan egun paregabea pasatzeko aukera eman zigun, eta ondo bukatu ditzazuela feriak!

Mikel Sarriegi on San Bartolome de la Torre: Danza de las espadas

2014/12/05

Polita bideoa. Andevalo eskualdeko ezpata-dantza interesgarrien erakusgarria da.
Zuzenketa txiki bat deskribapenari: gidari lanak egiten dituena ez da "rabeador"a. Azken hau, sokaren azkenekoa izan ohi da, kasu honetan behintzat kontrako oinarekin urratsak markatzen dituena.
Huelvako dantza erritual hauek denak Andaluziako Juntak interes orokorreko ondare izendatuak dauzka. Hemen ikusi dezakezue izendapena (http://www.juntadeandalucia.es/boja/2011/67/41) eta bertan egiten den rabeador eta gidarien deskribapena:

"Dentro de cada grupo sobresale una persona que es la que marca el ritmo de los pasos y la secuencia de las mudanzas y figuras. El nombre con el que se denomina a este danzante generalmente es el de «cabeza», aunque también se le conoce como «guión», «manijero», «capitán» o «cruz», papel desempeñado normalmente por el más habilidoso, distinguiéndose en algunos lugares por algún rasgo o matiz en la indumentaria, generalmente un color diferente a los demás en algunas de sus prendas (chaleco, mantoncillo, banda o faja). En las danzas interpretadas con espadas, lanzas y garrotes destaca el último de la fila conocido como «rabeaor», «rabero» o «rabeón», cuyos movimientos implican cierta distinción con respecto al resto (balancear, raspear en el suelo, chocar con el resto de las espadas, etc.)."

Mikel Sarriegi on Joseba

2014/11/08

asko eta asko izan zarete dagoeneko bide desberdinetatik doluminak agertu dizkiguzuenak. Mila esker benetan denoi!

Mikel Sarriegi on Frantisek Pospisil: Euskal dantzak 1927

2014/10/09

Izugarri interesgarria alajaina! Pospisilen orain artekoak horrelakoak izan dira denak, baina hau Euskalerrikoa izanik, are gehiago jakina. Aipatzen duzuen moduan, Beasain eta Goierrialdean jasoak ditugun hainbat hitzezko testigantza frogatzeko modu bikaina gertatzen zaigu dokumentu hau. Izan ere, gipuzkoar erako talde horretan aipatu dituzuen erreferentziak oso zuzenak dira, Loinazko ezpata-dantzari dagozkienean, besteak beste.

Eta badauka bere azalpen nahiko balizkoa, oker ez banago, J.L. Pujanarekin batera J.A. Olanoren ikasle onenetakoa izan zena, Justo Irastorza ordiziarra, behintzat 1916. urte inguruan Lekarozen dantzak erakusten ibili zelako. Eta maisu hau bera izan zen beasaindar ezpata-dantzarien prestatzailea XIX. mendearen bukaera aldean: http://www.dantzan.com/[…]/beasaindarrak-ziren-dantzariak

Benetan baliotsua grabaketa. Esker mila bai J.A. Urbeltzi, bai dantzan.comi.

Mikel Sarriegi on Beasain: Loinazko ezpata-dantza 2014

2014/06/26

Oso lan polita.
Zorionak eta eskerrik asko beasaindar guztion partetik, daukagun altxor txiki hau ezagutzera emateko oso baliagarria dugu.
Gu saiatuko gara zabalkundea ematen.