Joseba

2014/11/08
Joseba

Ez dakigu zer adierazi. Ez dakigu nola adierazi. Atzo ostiraleroko ensaiorako bidean jaso genuen berri txarra. Urratsik gabe geratu ginen.

Joseba Juarez, gure taldeko dantzari eta maisu, Ordiziako tradiziozko maisuen lerro luzeko oinordeko gaztea, Goierri osoan eta haratago, hainbat eta hainbat talde eta dantzarien kide eta lagun izandakoa, gidari izan dugu zorionez azken momentura arte, eta gidari izaten jarraituko du, eredu ederra dugulako.

Dantzan bego.

 Igartza 2014.09.13

 

Beasaingo beilatokian 10:00-13:30, 15:30-21:00.

Hileta Ordizian, astelehena 10, 19:00etan Parrokian.

Mikel Sarriegi Etxezarreta
Mikel Sarriegi
2014/11/08 15:28
asko eta asko izan zarete dagoeneko bide desberdinetatik doluminak agertu dizkiguzuenak. Mila esker benetan denoi!
Oier Araolaza
Oier Araolaza
2014/11/08 16:22
Familiari, dantzako familiari eta lagun guztiei besarkada estuena. Ezin onartu, ezin sinistu, ezin irentsi Joseba Juarez lagun eta dantzari prestuaren agurrik gabeko agurra. Dantzan bego, bai horixe.
Izaskun Salazar
Izaskun Salazar
2014/11/08 18:26
Dantzan bego eta gure bihotzetan. Eskerrikasko guztioi momentu xamin hauetan jaso dugun berotasunagatik.
Aritz Ibañez Lusarreta
Aritz Ibañez Lusarreta
2014/11/08 19:00
Doluminak familiari, Aurtzakako lagunei eta gertukoei. Indar handia Iruñetik!
399706513
Jon Goya
2014/11/09 00:29
Besarkada bat etxekoei! Aurtzaka familia osatzen duzuenek edo noizbait bertako parte izan giñenok ez dugu ahaztuko. Animo!
Emak Bakia Dantzan
Emak Bakia Dantzan
2014/11/09 00:54
Joseba,zure eskuzabaltasuna,adiskidetasuna,bizitasuna,gurekin beti egongo dira.Milesker eman diguzun guztiagatik, ezinezkoa da zure hutsunea betetzea!Aupa familia,aupa lagunak!Muxu bat!
Agurtzane Agirre Mujika
Agurtzane Agirre Mujika
2014/11/09 09:53
Asko gara bere ondoan dantzan ikasi dugunak eta horregatik, eta berak erakutsitako beste mila arrazoiengatik dantzan jarraituko dugu.