Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Izaskun Salazar

Orain arteko erantzunak

Izaskun Salazar on Dantza kinka larrian jarri du pandemiak

2020/09/25

Beasaingo Aurtzakatik

Mikel taldekidearen hitzekin jarraituz, eta aurretik aipatu dituzuen guztiak ikusita, hildo beretik jarraitzen du nere sarreratxo honek.

Guk urteroko hitzorduak salbatu ditugu bai, baino beste edozein jarduera antolatzen denean baino askoz ere tentu gehiagoz jokatu behar izan dugula aipatu nahiko nuke.

Kaleko ikuskizunetan pilaketak ekiditu behar direla eta desfilerik ezin dela egin esaten zaigu, baino txirrindulari frogak egin izan direnetan harturiko neurriek ez dute zer ikusirik gure kaleko ikuskizunetan ikusleentzat mugatu behar izan ditugun eremuekin. Eremuak mugatu,aulkiak jarri, sarrera irteerak kontrolatu, pilaketak ekiditzeko argibideak eta baliabideak jarri. Bitartean, txirrindulari frogetan desfilatu daiteken kale beretik, txirrindulariak pasatzen diren bitartean mugarik ez dago, aulkirik ezta ere eta hesietan ikusleak non nahi. Zorionak jaso ditugu gauzak ongi egiteagatik (ez da gutxi), baino batzutan tuntun aurpegia jartzen zait.

Udazkenarekin batera, kaleko jaialdiak egiteko egoera okerragoan gaude, eta desfilerik ezin da egin, beraz, buelta gaitezen aretoetara. Muxukoa jantzi, ikusle kopurua murriztu eta aurrera egingo dugu. Baino zer gertatzen da entseguekin? Tira, aretoko aforoan ez gara 50 sartzen. Hori ere antolatuko dugu. Bost talde, bost txanda, ordu berean bost areto, bikain, aste barruan inork ezin omen du elkartu: lana, ikasketak, familia... Beraz, bost areto topatuko ditugu. Eskerrak, ditugun aretoekin eta udalak gure esku jarri dituenekin lau areto baditugula ordu berean taldetxotan entseguak egiteko. Ostiraletan batzuk goiz eta beste batzuk berandu hasi beharko dute dantzan, baino moldatuko gara.

Libratu dugu beste oztopo bat. Goazen hurrengora.

Dantzari txikiak berrehundik gora!! Eneeee,hoik bai ezingo ditugula antolatu!! Gazteenak, sozialki akaso behar handiena dutenak, urtarrilerarte "standby"en utziko ditugu. Gainontzekoak astean bitan ensaiatzetik astean behin ensaiatzera pasako dira taldeak bitan banatu behar izan ditugulako aforoarengatik. Gure bi aretoak eta udalak gure esku jarri duen hirugarren aretoarekin moldatuko dugu.

Goazen orain protokoloa finkatzera. Zein hautatu?: Kirol taldeen protokoloa, pilateseko klaseetan ikusitakoa, hezkuntzak ezartzen duena.... Dantzari Txikietaz ari garenez, guztiak aztertu eta hobekien egokitu dezakeguna jarraituko dugu. Talde aldaketa bakoitzeko ordu erdiz aretoa libre geratuko da, bentilatu eta desinfekatu egingo da eta hurrengo taldeari prest utziko zaio; zapatak beti bezala sartzeako aldatuko dira; tenperatura sartzeako hartzea erabaki dugu; materiala ere erabiltzen denean desinfektatu egingo da eta musukoa erabiliko da taldean dantzatzeko, baino banan banan dantza egin behar badute, distantzia gordez musukorik gabe egin ahal izango dute dantza. Teknika lantzea eta jarduera fisiko handia eskatzen duten mugimenduak murriztea izango da gure etorkizuna.

Eta azken galdera. Nola motibatuko ditugu haurren gehiengoa ikuskizunetan parte hartzen ez badute? Neurri zorrotzago edo arinagoekin, etorkizunak emango dizkigun aukeren arabera, gutxienez ikasturte honetan ikuskizun bat izango dutela bermatuko dugu, gurasoentzat bakarrik besterik ez bada ere.


Hauexek izan dira irailak ekarri dizkigun buru hausteak. Datozenak ikusi eta ea hurrengo moldaketak egoera hobeago batera egokitzeko egin behar ditugun. Itxaropena inoiz ezin da galdu.

Izaskun Salazar on Guilcherrek euskal dantzari egindako ekarpenak eskertzeko jardunaldia

2015/01/20

Eskarrikasko antolatzaile guztiei jardunaldi hau eskeintzeagatik. Guilcherrek merezi duelako eta guk gozatu ahal izan genuelako.

Izaskun Salazar on Dantzaz eta politikaz

2015/01/20

Politikan beti izan du garrantzia figura karismatikoak masak mugitzeko, eta Aritz, zuk diozun ikuspuntu politiko horrekin bat eginez; dantza erabiltzeko, konpartitzeko, ospatzeko...eta abar dein einean; dantzazaleok karismaz bete besterik ez gara egiten gizartean dantzaren gozamena zabaltzeko asmoz.
Dudarik gabe dantza zu eta gu gara!!

Izaskun Salazar on Gu ere izan ginen New York-en!!!

2014/11/27

New York izugarria izango da, baino Iruñeako erraldoiekin asko irabazten duela esan beharra dago.

Izaskun Salazar on Joseba

2014/11/08

Dantzan bego eta gure bihotzetan. Eskerrikasko guztioi momentu xamin hauetan jaso dugun berotasunagatik.

Izaskun Salazar on Dantza festaren erdian: San Esteban egunez Beran

2014/08/07

Artikulo polita. Biziki bertan egoteko gogoa pizte du. Bide batez nesken jantzia korpino txuriarekin eta gonaren buelo zabala asko gustatu zaizkit.

Izaskun Salazar on Dantza sustatzeko Jaurlaritzaren 2013ko diru-laguntzak

2014/02/16

Ba atzoko Sortutakoak Jaialdiaren aurkezpenean gaztelera izan zan nagusi portzentai altu baten. Batzuen ahoz ezta elebiduna sikiera.

Izaskun Salazar on San Fermin Aldapakoaren dantzak bostgarrenez

2013/09/25

Ea aurten joaterik dudan . Badut ikusteko gogoa!!

Izaskun Salazar on Otsagabiko Katxutxaren arrastoaren atzetik

2013/03/15

Oso interesgarria Aritz. Mila esker.

Izaskun Salazar on Dantzari beteranoen taldeak, dantzaz gozatzen jarraitzeko aukerak

2013/02/15

Ordun dantzari erreserbak izan beharko Oier. Mikelekin era bat ados. Dantzariak.
Izaskun Salazar

Izaskun Salazar