Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Mikel Sarriegi Etxezarreta

Orain arteko ekarpenak

Ataungo eskua

2022/11/20

Euskal komunitate zientifiko -eta ez hain zientifiko- osoa aztoratu duen Irulegiko eskuaren aurkikuntza dela tarteko, banator ni ere jakingarri txiki bat plazaratzera. Gure dantza taldearen ibileran, une jakin batean agertu zitzaigun misterio txiki bat, eta Irulegikoari esker, neurri batean behintz...

Gehiago irakurri 1

Iñaki Mugerza oroimenean

2021/04/23

Herenegun utzi gintuen Iñaki Mugerza Ormazabalek (1938-2021). Dantzari bikaina izana eta Euskal Dantzarien Biltzarraren sortzaileetako bat izan zelako ezaguna. Enpresari arrakastatsua izan zen Iñaki, baina, aldi berean, dantzak bizi zuen, txiki-txikitatik, aitaren eskutik lehen aldiz Pujanatarren...

Gehiago irakurri 1

Dantza-espezie bat galzorian?

2019/06/24

Orain bi mende baino gehiago Von Humboldt anaietako batek, Alexander botanikari eta zientzialariak, Amerikan zehar -Kuba, Orinoko eta Magdalena ibaian zehar, besteak beste- hainbat espedizio egin eta espezie mordoxka bat aurkitu eta deskribatu zituen. Orain bi mende baino gehiago, beste Humboldt...

Gehiago irakurri 1

Urtubiren bandera-dantza izan zen Donostiako hori

2017/06/14

Oier Araolazak gogorarazi zigun aurreko batean sarean : banderatxoekin dantzariak agertzen diren argazki sorta honen misterioak   argitu gabe jarraitzen duela galdera bota eta 6 urte ondoren, alegia. Orduan zerbait argitzen saiatuko nintzela agindu nionez, neuri modu ez zuzenean botatako enbido...

Gehiago irakurri 2

Algemesiko misterioak, hainbat ohar bidai labur baten bueltan

2017/05/23

Gipuzkoako Segura herriko San Migel goiaingeruak izan du errua.  Orain urte mordoxka bat, Aste Santuko prozesioko pertsonai bizidun honek dantzan egiten zuela jakin nuenean, misterio txiki bat bihurtu zen goiaingeru honek egun horretan prozesioaren ibilbidean zehar egiten dituen urrats eta keinu ...

Gehiago irakurri

Maixuaren irribarrea ispiluan

2015/07/24

(Joseba Juarez Mendizabal, 1980-2014) Ispilu dantzan hasi zen Ane arrebarekin irribarreak plazetan zabaltzen, txiki asko. Bikotean dantzatzen garenean, elkarri begira, ispilu egiten irakatsi zigun. Entseguetan ere, ispilu aurrean dihardugunean jarraibidea bilatu ohi da, eta Josebak luze arraio j...

Gehiago irakurri 2

Beasaindarrak ziren dantzariak

2013/05/15

Dantzan.com-i esker, orain arte ezagutzen dugun beasaindar dantzarien argazki zaharrenetakoa aurkitu dugu, 1897. urteko Euskal Jaietan Donibane Lohizunen ateratakoa, buruan Justo Irastorza dantza-maisu ordiziarra dutela, eta herriko lehen udal-txistulari taldeak lagunduta, ziurrenik.

Gehiago irakurri 1

Orain arteko erantzunak

Mikel Sarriegi on Jabier Aranburu, Baryshnikov jaio eta James Dean hil zen dantzari ordiziarra

2012/11/07

Eskerrik asko albistea jartzeagatik.
Bere ingurukoak garenok ahaztua daukagun laguna da, eta ezagutzera eman beharrekoa, gazteek ere bere berri izan dezaten, gutxienez.
Argipen txiki bat: neuk ulertua dudanez, gizonezko dantzari batzuk emakumen soinekoekin dantzatzea ez zen protesta ekintza bat izan. Behinik behin, bere garaian zabaldu zenez, ohikoa izaten omen zen jira bat bukatzeko azken emanaldian nolabaiteko txantxak egitea, eta horrela justifikatu omen zuten. Dena dela, egia izan behar du zuzendaritza eta dantzarien artean giro txarra zegoela eta itxuraz, broma hori erabili zutela espedientea zabaltzeko.
Saiatuko naiz kontu hau hobekiago argitzen.

Mikel Sarriegi on Zeraingo dantza-soka: beste behin ere herritar sentitu naiz

2012/10/09

nire ustez, Jesus Mari betetzen ari den paperak, seguru asko garai bateko danbolintero-maisuan dauka jatorria: sokaren erdian kokatu eta dantza zuzentzen edo gidatzen du bertatik.
Garai berriotan, gure inguruko (Goierri) dantza-soketan funtzio hori betetzen duen maisuaren irudi hori askotan ikusten da, betiere sokan parte hartzen dutenak dantzari adituak ez direnean:

- direla Haurrak: Beasaingo argazki ederra daukagu Joxe Sarriegirena https://picasaweb.google.com/[…]/Loinatzak#5797434351058348706)
- edo agintariak: geuk sokan parte hartzen ez dugunean, inguruan egoten gara beharrezko laguntza emateko; ni neu nago aurtengo agintarien dantza-sokaren ezkerraldean: https://picasaweb.google.co[…]vcHXrwE#5752425809362853314)
- edo puntualki egiten dutenak: Ordiziako santanazaleen esku-dantzakoak.
- Mikel Arrese dantza-maisuak ere egiten omen zuen Zaldibian soka ateratzen zutenean.

Egia da, modu "diskretuagoan" egiten dela, publiko artean disimulaturik edota sokaren kanpoaldetik. Esate baterako, Xabier Sarriegi Joxeren semeak sokaren kanpoaldetik zaintzen ditu gaur egun haurrak, edo Enrike Lakalle santazaleetan albo batean egoten da: http://www.dantzan.com/[…]/image_large), eta badauka bere justifikazioa, soka-dantza baten protokoloak bere korapilotasuna bait dauka, eta ez da erraza unean uneko ordena eta irudiak gogoan hartzea.

Goierritik kanpo, orain gutxi ikusteko aukera izan dugun Barteko aurreskuan ere, gogoan dut bertatik bertara ikusi genuenean, bazela dantzatzen zutenak baina zaharragoa zen pertsona bat soka inguruan momentuoro hurrengoan zein aldaera zetorren adierazten aritu zena. Itxuru osoa zuen, adinez aurrera zegoelako dantzatzeko gauza ez, baina ohitura zuzen mantentzeko lanak hartuak zituela. Fijatu zaitezte aurtengo grabaketan txistularien ondoan dagoen alkandora urdindun horretan! horretxek ematen ditu adierazpideak dantza guztian zehar!
http://www.dantzan.com/[…]/hermua-barteko-aurreskua-2012

Mikel Sarriegi on Zeraingo dantza-soka: beste behin ere herritar sentitu naiz

2012/10/03

Eskerrik asko Arantzazu. Oso polita kontakizuna! Eta eredugarria egoera horretan dantzatzera ausartzen zaretenontzat. Baliagarria izango zaigu beste herrietako zuen kideak animatu ahal izateko, alajaina.
Bestalde, bagenituen Juan eta Joxe Migelen dantzarako abileziak beste iturrietatik jasoak, baina ondo datozkigu berriemaile hauen datuak ere.
Animo hurrengoetarako eta mila esker berriz ere.

Mikel Sarriegi on Hermua: Barteko aurreskua 2012

2012/10/03

Benetan interesgarria da Arabako “zoko” honetan gorde duten aurresku hau. Hainbat bitxikeria erakusten dizkigu, baina denen gainetik aipatuko nuke dantzariek agertzen duten freskotasun eta naturaltasuna. Esango nuke, gure herri txiki askotan garai batean osatzen ziren soka-dantzen adibide oso zehatza dela. Eta bizi-bizirik!
Badauka, besteak beste, bere garaian gure atentzioa erakarri zuen bitxikeria bat: aurresku-atzeskuek dantzatzeko orduan txapela lurrean jarri eta haren inguruan dantzatzearen aitzakiaz, egiten dituzten bikotearenganako hurbilpen-jolas intentziodunak. Honek izan dezake lotura joan den mendeko gipuzkoar dantza-soken argazki zaharren batean lurrean ikusi daitekeen txapelarekin! Eta zergatik ez, Iztuetak bere liburuan deskribatzen duen Txipiritonako txapel-jokoarekin (gizonezkoak emakumeari eta alderantziz). Honexegatik dantzatzen dugu gure taldean gaur egun, lurrean jarritako txapelaren inguruan egindako Txipiritonaren bertsio bat:
http://www.youtube.com/watch?v=_3N2xVXE9Ts&feature=plcp