Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Mikel Sarriegi

Orain arteko ekarpenak

Urtubiren bandera-dantza izan zen Donostiako hori

2017/06/14

Oier Araolazak gogorarazi zigun aurreko batean sarean : banderatxoekin dantzariak agertzen diren argazki sorta honen misterioak  argitu gabe jarraitzen duela galdera bota eta 6 urte ondoren, alegia. Orduan zerbait argitzen saiatuko nintzela agindu nionez, neuri modu ez zuzenean botatako enbido m...

Gehiago irakurri Erantzun 1 dago

Algemesiko misterioak, hainbat ohar bidai labur baten bueltan

2017/05/23

Gipuzkoako Segura herriko San Migel goiaingeruak izan du errua.  Orain urte mordoxka bat, Aste Santuko prozesioko pertsonai bizidun honek dantzan egiten zuela jakin nuenean, misterio txiki bat bihurtu zen goiaingeru honek egun horretan prozesioaren ibilbidean zehar egiten dituen urrats eta keinu ...

Gehiago irakurri

Maixuaren irribarrea ispiluan

2015/07/24

(Joseba Juarez Mendizabal, 1980-2014) Ispilu dantzan hasi zen Ane arrebarekin irribarreak plazetan zabaltzen, txiki asko. Bikotean dantzatzen garenean, elkarri begira, ispilu egiten irakatsi zigun. Entseguetan ere, ispilu aurrean dihardugunean jarraibidea bilatu ohi da, eta Josebak luze arraio j...

Gehiago irakurri 2 erantzun daude

Beasaindarrak ziren dantzariak

2013/05/15

Dantzan.com-i esker, orain arte ezagutzen dugun beasaindar dantzarien argazki zaharrenetakoa aurkitu dugu, 1897. urteko Euskal Jaietan Donibane Lohizunen ateratakoa, buruan Justo Irastorza dantza-maisu ordiziarra dutela, eta herriko lehen udal-txistulari taldeak lagunduta, ziurrenik.

Gehiago irakurri Erantzun 1 dago

Orain arteko erantzunak

Mikel Sarriegi on Dantzari beteranoen taldeak, dantzaz gozatzen jarraitzeko aukerak

2013/02/13

Oso oso garrantzitsua kontu hau.
neu behintzat aspertuta nago -ez al duk erretiratzeko asmorik? bezalako galderei erantzun beharraz. Zenbait dantza-giro edo dantza-taldeetan (ez guztietan zorionez)ohikoa izan den gaztetan dantza egiteari uztearen dinamika honek kalte handia egin dio gure mundu honi. Nire ustez deskapitalizatze izugarria eraginez.

Zorionez honi ere badatorkio buelta, eta ziur igarriko diogula! Europa guztian ikusten den irudia adin guztietako partaidez osatutako dantza taldeak dira, eta alde honetatik normalizatu beharrean gaude.

Eta nire ustez, beterano edo ohi bezalako adjetiboak soberan leudeke. Nolabait ere, gutxiesle baitira. Eta kontrakoa beharko luke.

Mikel Sarriegi on Maskarada ala maskaradak?

2013/02/13

Juanan Urbeltzek dantzan zerrendan aipatu duenaren bidetik ("On Julio Caro Barojak aipatu zuen saio batean euskaldunak eta gure festetan deitzeko beti erabiltzen degu pluralez.Esate baterako Iñauteriak ere edo "Carnavales", baina baita ere "Santiburtzios", "Magdalenas", "Sanfermines", "Sanlorenzos", "Sanicolases" eta abar") zerbait gehitzearren:
festetarako plurala erabiltzen dugu, Beasainen Loinatzak, esate baterako, eta egun bakoitzari bere singularra: Loinatz eguna, Loinatz bigarrena, Loinatz hirugarrena... egunak izendatzeko modu hau beste hizkuntzetan ezagutzen al duzue? Orotariko Euskal Hiztegiak jasotzen du adiera hau (bigarren: día siguiente a una fiesta) baina ez du erdal baliokiderik ematen.

Mikel Sarriegi on Garai bateko inauteriak Luzaide eta Nafarroa Beherean

2013/02/07

Kaixo lagunak! ezin izan dut elkarrizketaren lotura zabaldu. Erabiltzaile sarbidea eskatzen du eta gero baimenik ez daukadala esan. Ea begiratu dezakezuen.
Eskerrik asko.
Kuriosoa argazkian agertzen den zaldikoa dirudien hori! ba al zenuten inork horren berri, itxuraz Luzaiden?
Sagasetaren liburua begiratu dut eta ez dut halako aipamenik aurkitu pertsonaien artean, ez eta "desagertutako pertsonaiak" atalean ere...

Mikel Sarriegi on Joan zaizkigun dantzariei azken agurra

2012/12/28

Antton Irizar idiazabaldarrak ere otsailaren 15ean utzi gintuen, gaixotasun bat medio, 55 urte zituela.

Antton Idiazabalgo Axari dantza taldearen sortzailea izan zen eta 1979tik 1988ra bitartean aritu zen taldearen arduradun. Alkate kargua hartu zuenean utzi egin zuen dantza taldea eta bi hamarkada egin zituen alkatetzan.
Alkate zela aurresku gisa dantzatu zen lehenbizikoz Idiazabalen berreskuratu zen Agintarien soka-dantzan, 1997an.

http://goierrimendebaldea.hitza.info/[…]/

http://goiberri.hitza.info/[…]/

Mikel Sarriegi on Dantzazalearen erosketa zerrenda Durangoko Azokarako

2012/12/06

bai baliteke, baina Elkar-en webgunean oraindik erosteko aukera ematen dute:
http://www.elkar.com/[…]/9788493468989

Mikel Sarriegi on Ezpalak 2012 Kezka: zinta-dantza

2012/12/05

korapiloa askatu ezinda? besterik ez duzue merezi jaja, horrelakorik!
benetan polita, "xinpleagatik" eta ikusgarriagatik. Ez al duzue begiratu Guinessean sartzeko?
Guk ere gure taldeko lokala orain urte batzuk inauguratu genuenean 140 dantzari inguruko ezpata(makila) luzeen arkua egin genuen, eta oker ez banago, baita alkatea azpitik pasatu arazi ere.

Mikel Sarriegi on Nor dabil mahai gainean dantzan?

2012/11/23

Bikaina argazkia, bikaina Celestino, eta bikaina Celestinoren abilezia adin horretan... hartuko genuke batek baino gehiagok.
Nire birramona ere Etxaniz zen, beraz beharbada badut aukeraren bat, jaja.
Mila esker Noeri.

Mikel Sarriegi on Huesca: San Lorenzo 2012 Danzantes

2012/11/21

Nik dantza hauek ezagutu nituenean, beste oso begi-bistako hainbat antzekotasunez aparte, honako hau egin zitzaidan bitxia: zinta-dantzako makilaren eramaile edo "portador"aren txaketila, gure Loinazko ezpata-dantzarien oso antzekoa, "torero" itxura horrekin:
http://www.danzantesdehuesca.es/images/albero1.jpg
http://www.dantzan.com/[…]/image_large

Mikel Sarriegi on Bukatu dira oilasko jokoak Amasan

2012/11/20

Tratu txarren auzia alde batera utzita, zurekin bat: ordezko joko bat egin beharko litzateke. Tradizioen gaurkotze kontu honetan, ez da soluziobide onena egiteari uztea. Tradizioaren zati batzuk egokiak ez badira, egokitzen jakin dezagun, egokitze hau bera ere tradiziotzat ulertu behar baita.

Mikel Sarriegi on Areatza: Aurreskua 1925

2012/11/12

Guk ere baditugu Oierrek aipatzen dituen antzeko testigantzak, orain arte beti ahozkoak, eta horregatik nioen zein garrantzitsua den ahoz jasotako datu horiek irudien bidez baieztatu (eta askotan ezeztatu!) ahal izatea.

Esate baterako, Ataungo Aia auzoan, auzotarrek santaixabel egunean, aurretik prestatu gabeko soka bapatekoa ateratzen zuten joan den mendearen erdialdean. Aurreskulariak dantza urratsak ezagutu eta jakin gabe, bere aurrekoen imitazio hutsez edo, soinujoleak markatutako doinuak dantzatzen zituen.

Baita Hermuako aurreskuan ere, bertatik bertara ikusi genuen, eta dantzariokin kontrastatu, bertako Ama Birjina ondoko herriari “saldu behar” izan ziotelako, baldintza gisa joaten direla urtero soka-dantza egitera. Herriko etxe bakoitzeko ordezkari batek parte hartu beharra dauka protokolo horretan eta apenas bezperan edo elkartzen diren, dantza urratsak errepasatu eta prestatzeko. Ezin zorroztasun handirik eskatu dantzatzerakoan, baina, kontuz, protokoloa zuzen-zuzen betearaziko duen “maisurik” bertan ez da falta. Hermuako kasu honetan, garbi dago nire ustez, jasoa esan dezakegun eredu bati jarraiki dantzatzea baino, erritual bat betetzeak duela lehentasuna.
Mikel Sarriegi

Mikel Sarriegi

Dantzan 40 urte baino gehiago, Aurtzaka taldean ia beste hainbeste, uzteko asmorik gabe.


Babestu dantzan.com