Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Ez al dute aire bera Gipuzkoako eta Lesakako ezpata-dantzaren pausoek?

Dokumentuaren akzioak

Ez al dute aire bera Gipuzkoako eta Lesakako ezpata-dantzaren pausoek?

2019/10/08 09:45

Orain 90 urte Pospisilek Lekarozen egindako filmazioei begira, Gipuzkoako ezpata-dantza dantzatzen ageri diren gaztetxoen hasierako pausoak Lesakako zubi-gainekoa ekarri dio gogora Aritzi Ibañezi. Bi irudiak elkarren ondoan jartzeko eskatu dio Eire Vilari eta hemen emaitza. Lesakako urratsa neurriz luzeagoa da eta bi oinekin egiten dira pausoak norabide bakoitzean, baina pausoaren aire orokorrak bat datozela dirudi. Beste kontu bat izango da ea zer kontatzen digun Mikel Sarriegik sistema zaharra arakatuz burutzen ari den ikerketaren berri ematen digunean. 

Etiketak

Jarri bideo hau zure webgunean
Deskargatu

Dokumentuaren akzioak

2019/10/08 09:50
Oso ona Aritz, bingo!
2019/10/08 16:19
Ez da inongo zalantzarik, Aritz eta konpainia. Bai bata bai bestea, “gipuzkoar” sistemako Paseoko/Boastitzeako urrats edo mugimenduen familiakoak dira.
Juxtu azkenekoz Carles Mas antzinako dantzen adituarekin egin genuen lan-saioan, besteak beste mugimendu-multzo honetaz ari ginela, prezeski Lesakako paseoaren parekotasun honetaz aritu ginen, Aritzen begi zorrotzari oraingo honetan ihes egin ez diona.
Interesgarriena zera da, Lekarozko dantzari horiek ia ziur 1910eko hamarkadan bertan dantza-maisu aritu zen Justo Irastorza ordiziarraren arabera dantzatzen dutela, eta aurreko batean aipatu nuen bezala (https://dantzan.eus/[…]/frantisek-pospisil-euskal-dantzak-1927), Beasainen gorde den ezpata-dantza ia berbera dela. Are gehiago, bai Lesaka bai Berako dantza-sistemetan badago harremana duten elementu gehiago ere, Iztueta-Goierrikoekin.
Honelako lotura asko eta asko daude hor zehar “galduak” edo erdi galduak. Iztuetaren sistemarekin adarkatzen diren eta periferikoki erradiatzen diren aldaera mordoxka da, hain zuzen ere, egiten ari naizen lana luzatzearen arrazoi nagusia!
Oso ariketa polita da bi bideoak elkarren parean jarri ahal izatea. Lekarozkoari Loinazkoa ondoan jarriz gero ondo asko nabarituko lirateke egituraren berdintasuna, eta apaingarrietan dauden ñabardurak, besteak beste:
https://dantzan.eus/[…]/beasain-loinazko-ezpata-dantza-2014-1

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.