Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

xxmendea etiketa duten bideoak

Ismael y la Banda del Mirliton: Danzas vascas (1976)

TVEko "Ismael y la banda del Mirlitón" programak euskal dantzari eskaini zion saioko irudi batzuk ageri zaizkigu bideo honetan. 1970eko hamarkadan larunbat arratsaldetan emititzen zen musika tradizionalari eskainitako programa da eta Ismael Peña aritzen zen aurkezle lanetan. Irakurri dugunez, bost urtetan emititu zen, baina TVEko artxiboan programaren sei saio bakarrik gorde dira, tartean, euskal dantzei buruzko hau.

Bideo honetan saio honetako zenbait zati jaso ditugu, zehazki, dantzei buruzko azalpenak eta dantzak agertzen direnak. Euskal dantzei buruzko azalpen orokorrak zein espezifikoak ematen dira. Informazio xeheenak platoan bertan dantzatu dituzte dantzei buruzkoak dira, hala nola, aurreskuari eta fandango, arin-arin eta biribilketari dagozkienak. Jose Luis Bengoa Zubizarreta Bilboko txistulari eta kazetariak ematen ditu azalpenak, berak eta Ismael Peña aurkezleak hartzen baitute hitza dantza zati batetik besterako geldialdietan. Aurkezleak honela aurkezten ditu musikariak: 1. txistua Bonifazio Fernandez (Bilboko udal txistulari bandako zuzendaria), 2. txistu: Josu Basterra (Bilboko Gaztedi taldeko txistulari ohia), silbote: Mikel Bilbao (Bilboko udal txistulari bandako fitxaketa berria) eta atabala: Gotzon Tueros (Txindor taldeko kidea).

Aurreskuaren lau zati dantzatzen ditu Jesus Angel Arteagagoitiak (Bizkaiko aurreskulari gazteen txapelketako txapelduna urte askoan). Gero, fandangoa eta arin-arina Erandioko Arteagagoitia lehengusuek (Bizkaiko hainbat dantza solteko txapelketetako txapeldunak) dantzatzen dituzte, eta segidan biribilketara batzen dira programako hainbat parte-hartzaile, baita azalpenak ematen ari den Jose Luis Bengoa bera ere.

  • 00:00-02:32 Euskal dantzei eta folkloreari buruzko azalpen orokorrak hasieran, eta jarraian aurreskuaren sarrera egiten du eta desafioaren zatia azaltzen du.
  • 02:32-03:14 Desafioa.
  • 03:14-03:42 Azalpenak bana-banakoari buruz.
  • 03:42-4:15 Bana-banakoa edo pasamanos-a.
  • 4:15-4:35 Azalpenak zortzikoari buruz.
  • 4:35-05:20 Zortzikoa
  • 05:20-05:46 Azalpenak kontrapasari buruz.
  • 05:46-07:02 Kontrapasa.
  • 07:02-09:21 Aurkezleak euskal kultur adierazpenen aberastasuna azpimarratzen du eta jarraian Bengoak jotari buruzko zenbait azalpen ematen ditu.
  • 09:21-10:43 Fandangoa edo orripekoa.
  • 10:43-12:27 Arin-arina
  • 12:27-13:00 Aurkezlearen agurra.
  • 13:00-13:56 Biribilketa.

 

Irudiak: TVE. Ideia eta aurkezpena: Ismael Peña. Ekoizpena: Ramon Salgado Errealizazio: Miguel da la Hoz

Dokumentuaren akzioak