Euskal dantzak Guilcher bilduman 1962-1976
Dantza-ondare ederra jaso eta transmititu zigun Guilcher familiak. 1962 eta 1976 bitartean, Jean-Michel eta Hélène Guilcher dantza-ikertzaileak, haien seme-alabekin batera, Euskal Herrira etorri ziren euskal dantzak ikertzera eta jasotzera. Euskal Herrian bertan bizitzen jarri eta Zuberoan, Lapurdin, Nafarroa Beherean, Nafarroa Garaian eta Biarnon dantzariak, musikariak eta dantza-maisu eta dantza-maistrak elkarrizketatu eta haiekin dantzan ikasten aritu ziren. Ikerketa eta ikasketen osagarri, Guilcher sendiak hainbat filmaketa egin zituen. Guilcher seme-alabek gurasoen borondateari jarraituz, euskaldunoi jasotako ondarea euskaldunoi itzuli nahi izan diete. Horrela, Euskal Kultur Erakundea eta Dantzan elkartearen esku utzi dituzte film hauek, euskal dantzazaleon eskura jar ditzagun. Lehen filma argitaratu dugu egunotan eta datozen aste eta hilabeteetan joango gara gainontzekoak zabaltzen. Euskal dantzak Guilcher bilduman 1962-1976 Guilcher 01 Ligi-Atherei 1962 Elixiri Guilcher 02 Iruri 1962 Bordazarre Etxahun Guilcher 03 Barkoxe 1963 Uthürri eta Artzanuthürri Guilcher 04 Iruri 1963 Maskaradetako dantzak Guilcher 05 Sohüta 1963 Couchinave, Cazet eta Copen
https://dantzan.eus/bideoak/guilcher-bilduma-1962-1976
https://dantzan.eus/bideoak/guilcher-bilduma-1962-1976/@@images/image-1200-33eb0a3c7c950ccaf5846f1fbe8aad8e.png
Euskal dantzak Guilcher bilduman 1962-1976
Dantza-ondare ederra jaso eta transmititu zigun Guilcher familiak. 1962 eta 1976 bitartean, Jean-Michel eta Hélène Guilcher dantza-ikertzaileak, haien seme-alabekin batera, Euskal Herrira etorri ziren euskal dantzak ikertzera eta jasotzera. Euskal Herrian bertan bizitzen jarri eta Zuberoan, Lapurdin, Nafarroa Beherean, Nafarroa Garaian eta Biarnon dantzariak, musikariak eta dantza-maisu eta dantza-maistrak elkarrizketatu eta haiekin dantzan ikasten aritu ziren. Ikerketa eta ikasketen osagarri, Guilcher sendiak hainbat filmaketa egin zituen. Guilcher seme-alabek gurasoen borondateari jarraituz, euskaldunoi jasotako ondarea euskaldunoi itzuli nahi izan diete. Horrela, Euskal Kultur Erakundea eta Dantzan elkartearen esku utzi dituzte film hauek, euskal dantzazaleon eskura jar ditzagun. Lehen filma argitaratu dugu egunotan eta datozen aste eta hilabeteetan joango gara gainontzekoak zabaltzen.
Euskal dantzak Guilcher bilduman 1962-1976
Itsatsi bideo hau zure webgunean