Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

xxmendea etiketa duten bideoak

Santurtzi 1921 Estropadetako garaipenaren festa

1921eko irailaren 11an, Santurtzin, herriko arraunlarien garaipena ospatzeko antolatutako festak erakusten ditu honako filme honek. Santurtziko irudiak ageri dira lehenengo, eta estropada irabazi zuten arraunlariak eta horien omenez antolatutako festaren irudiak ondoren.

Filmea Ildefonso de Arrolak, garai hartan Santurtziko alkate zenak kontratatu zuen produktorak grabatu zuen, eta ondoren berak gorde zuen, zendu zen arte. Ondoren, bere seme Ildefonso Arrola Elias-ek gorde du filmea, eta berak eman dio baimena Emilio Xabier Dueñas-i irudiok zabaldu eta ezagutzera emateko.

Irakurri Emilio Xabier Dueñas-ek filme honen testuinguru eta jatorriari buruzko bildutako xehetasun eta argibideak eta ikusi soka-dantzaren sekuentzia xehetasunen azalpenekin:

Santurtzi, Arraunlarien garaipenaren festa, 1921-09-11.

Dokumentuaren akzioak