Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Eusko Ikusgayak 09 Lekaroz: Katadera-dantza 1923

Dokumentuaren akzioak

Eusko Ikusgayak 09 Lekaroz: Katadera-dantza 1923

2016/06/21 10:15

Katadera-dantzaren irudiak dakartza oraingoan Manuel Intxaustik, Lekarozen 1923ko abuztuaren 26an egindako filmazio honez bidez.

Bi katadera edo aulki-dantza egin izan dira Baztan aldean. Batean aulkiak borobilean jarrita inguruan aritzen dira dantzariak doinua eten eta esertzera korrika joan arte. Bestea irudiotan ageri dena da, hiru aulki, lerroan jarrita eta beraien artean tartea utzita egiten dena. Dantzari bakoitza katadera baten ondoan, eskuineko aldean, kokatzen da. Doinuaren lehen esaldian, dantzariek kataderak ingurutzen dituzte ordulariaren aurkakoko norabidean zortzi urrats emanez. Berriz errepikatzen dituzte zortzi urratsak hasierako tokira itzuli arte. Biribilketa doinuarekin kataderen artean zigi-zagan hasten dira dantzariak, eta mutur batera iristen diren bakoitzean lerroan azkena dagoen dantzariak aurre hartu eta taldearen buru jartzen da. Doinua azkartzen joaten da eta nahasten dena edo txanda galtzen duenak galtzen du, eta berak ordaindu behar du ardo erronda.

Eusko Ikusgayak

Irudiok Manuel Intxaustik Eusko Ikaskuntzarentzat 20ko hamarkadan filmatutako Eusko Ikusgayak bilduman jasota daude. Euskal zinemaren aitzindarietakoa izan zen Manuel Intxausti. 1923 eta 1928 bitartean Euskal Herrian batera eta bestera ibili zen kamera hartuta euskaldunen ohiturak eta dantzak filmatzen, eta horri esker honelako altxor zoragarriak ditugu eskura. Hona orain arte argitaratu ditugun zatiak:

 

Ikerfolk-en fondoan jasotako irudi hauek Euskadiko Filmategiak digitalizatu ditu eta Eusko Jaurlaritza bultzatzen ari den dantza artxiboen digitalizazio programan txertatuta daude. Lekaroz, katadera-dantza, 1923-08-26. Euskadiko Filmategia, Ikerfolk fondoa: Eusko ikusgayak bilduma, Eusko Ikaskuntza.

Etiketak

Jarri bideo hau zure webgunean

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.