Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Eusko Ikusgayak 03 Zumarraga: Ezpata-dantza 1923-30

Dokumentuaren akzioak

Eusko Ikusgayak 03 Zumarraga: Ezpata-dantza 1923-30

2016/01/05 13:45

Zumarragan XX. mendearen lehen erdian egindako ezpata-dantzaren irudiak dira honakoak. Hiru dantzari bakarlariak, eskuan ezpata txikiak dituztela, eta ezpata luzeen buru egiten duen kapitaina dantzan agertzen dira lehen zatian. Ondoren dantzariak sokan ikus daitezke segundu gutxi batzuez, aurreskuak zortzikoa dirudiena egiten duen bitartean.

Zumarragan uztailaren 2an, Santa Isabel egunez, Antioko baselizan egiten dute ezpata-dantza eta abuztuaren 15ean, Ama Birjina egunean, aldiz, herriko elizan. Honako irudiak kalean hartutakoak dira, eta izan liteke abuztuko emanaldiak izatea, baina izan liteke baita ere uztailaren 2koak izatea, Antioruntz abiatu aurrekoak edo handik bueltan hartutakoak. 

Dantzaerari dagokionean aipagarria da sentzilloa, sentzillo zaharren tankera garbikoa, lehen mugimenduan hankak gerrialdera altxatuz. Gaur egun urrats bera ahalik eta goren igota egiten dute Zumarragan.

Eusko Ikusgayak

Irudiok Manuel Intxaustik Eusko Ikaskuntzarentzat 20ko hamarkadan filmatutako Eusko Ikusgayak bilduman jasota daude. Euskal zinemaren aitzindarietakoa izan zen Manuel Intxausti. 1923 eta 1928 bitartean Euskal Herrian batera eta bestera ibili zen kamera hartuta euskaldunen ohiturak eta dantzak filmatzen, eta horri esker honelako altxor zoragarriak ditugu eskura. Hona orain arte argitaratu ditugun zatiak:

Ikerfolk-en fondoan jasotako irudi hauek Euskadiko Filmategiak digitalizatu ditu eta Eusko Jaurlaritza bultzatzen ari den dantza artxiboen digitalizazio programan txertatuta daude. Donostia, ezpata-dantza, 1923-1928. Euskadiko Filmategia, Ikerfolk fondoa: Eusko ikusgayak bilduma (Eusko Ikaskuntza). Zumarraga: Ezpata-dantza, 1923-30.

Etiketak

Jarri bideo hau zure webgunean

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.