Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

ezpata-dantza etiketa duten bideoak

Raices: Zumarragako ezpata-dantza 1974

Zumarragako ezpata-dantza ageri zaigu irudi hauetan, 1974an Manuel Garridok zuzendutako TVEko Raices programarako propio grabatua. Garridoren sarreraren ondoren, Joxe Odriozola Txato dantza maisua eta Kruz Mari Uribesalgo garaiko alkatea ageri dira Zumarragako ezpata-dantzaren jatorriaren eta historiaren inguruko azalpenak ematen. Ondoren zortzi dantzarik ezpata-dantza dantzatzen dute Antioko ermita barruan. Buruzagi lanetan Peio Areizaga ari da eta azkendariak Luis Mari Arrieta, Eugenio Sasieta eta Lazaro Ormazabal direla esan digute Zumarragako dantzariek. Ezpata-dantza hau urtean bitan dantzatzen da Zumarragan. Lehendabizi uztailaren 2an, Santa Isabel egunean, Antioko ermitan. Bigarrenik, abuztuaren 15ean Andra Mariaren Jasokundearen elizan. Bideoko irudiak ez dira festa egunekoak, telebistarako grabatuak direla ikusten da, eliza barruan ez baitago dantzariak beste inor. Ezpata-dantzariek dantzaren hiru zatiak dantzatzen dituzte: buruzagiaren zatia, azkendariena eta azkenik puntoa denek batera. Zumarragako ezpata-dantza, Zumarraga, 1974.

Dokumentuaren akzioak