Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

ezpata-dantza etiketa duten bideoak

Penafiel: Baile dos Ferreiros 1935

Ezpata-dantzen tradizioa zer den garbi erakusten duen dokumentu ederra da  1935ean Portugal iparraldeko Penafiel herrian grabatutako Baile dos Ferreiros (olagizonen dantza) hau. Ezpata-dantzen tradizioko hainbat figura ikus litezke bertan, eta horien trazakoak ikus litezke, esaterako, Debako San Roke edota Otsagabia zapi-dantzetan. Korpus egunean egiten da Baile dos Ferreiros, oraindik ere mantentzen baitute tradizioa. Portugalgo gobernuko propaganda idazkaritzaren ekimenez egin zuten Anibal Contreirasek eta Jose Cesar de Sak egindako Os Ranchos de Penafiel e Matosinhos dokumentala. Dantzarien izenik ez da jaso, baina bai musikariena: Jose Benedeito ari da gaitarekin eta Jose Pedro atabalarekin. Baile dos Ferreiros, 1935, Os Ranchos de Penafiel e Matosinhos dokumentaleko zatia. Irudiak: Portugalgo Zinemateka.

Dokumentuaren akzioak