Dokumentuaren akzioak
Irun 2022 Ezpata-dantza
San Martzial aurreko igandean, ekainak 26, ezpata-dantza kaleratu dute Kemen dantza taldeko dantzariek eta musikariek. Badira urte batzuk ezpata-dantza kaleratzeko ideia buruan zutela Kemeneko kideek. Pandemia garaia hausnarketarako eta dantzari forma ematen hasteko aprobetxatu eta ekainaren 26an atera dute lehengoz. Ezpata-dantzarekin batera brokel-dantza zikloa ere plazaratu dute eta asmoa da bi dantzak herriko jaien bueltan errotzea. Ezpata-dantzaren ohiko doinuaz gain beste hiru erabili dituzte ezpata-dantzan zehar. Batetik, ezpata-dantza plazan sartzeko Humboldtek jaso eta bere paperetan ageri den doinu bat baliatu dute, gaur egun mazurka moduan erabiltzen bada ere Humboldtek ezpata-dantzako doinu bezala jaso zuena. Beste bi doinu kalez kaleko ibileretan baliatu dituzte. Bata, ezpata-dantzaren doinuan bertan oinarrituta Jose Ignazio Ansorenak biribilketa erritmora moldatutakoa da. Bestea, ejerzito napoleonikoek erabiltzen zuten "Pas de Redouble la Marche" airearen moldaketa bat da, Kemenekoek "Kapitain pilotu" deitzen diotena. Ezpata-dantza, Kemen, San Martzial, 2022-06-26.
Etiketak
Dokumentuaren akzioak