Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Lanestosa: Elurretako Ama Birjina 2022 Dantza

Dokumentuaren akzioak

Lanestosa: Elurretako Ama Birjina 2022 Dantza

2022/09/26 12:14

Elurretako Ama Birjinaren egunean, abuztuaren 5ean dantzatzen dute Lanestosan bertako dantza, makila malgu eta luze apainduekin egiten den dantza prozesionala. Izan ere, Prozesioan laguntzen diote dantzariek Ama Birjinari, makila edo zumeekin sokan elkar-lotuta, eta ezpata-dantza eta zenbait arku-dantzetan ohikoak diren moduko figurak eginez, zubiak goitik eta behetik, sigi-sagak, e.a. Makila malguak direnez arku tankera hartu izan zaie, baina dantzaren egitura koreografikoak ezpata-dantzen familian ere kokatu lezake. Makilak muturretatik helduta dantzari taldea elkar lotzen da eta segizioan zehar, kapitainak gidatuta eta aginduta hainbat figura eta forma osatzen dituzte. Irudiak: Saioa Zabala. Lanestosako Dantza, Elurretako Ama Birjinaren eguna, Lanestosa, 2022-08-05.

Etiketak

Jarri bideo hau zure webgunean
Deskargatu

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.