Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

ezpata-dantza etiketa duten bideoak

Frantisek Pospisil: Lastovo: Poklad 1924

Kroazian, Adriatiko itsasoan dagoen uhartea da Lastovo. Inauteria da Poklad izenakin ezagutzen duten festa harrigarria. Erritual honetan ezpata-dantza eta Poklad izeneko panpina dira protagonista nagusiak. Lastoz egindako panpina prestatu, eta inaute astelehenean, etxez etxe puska biltzea egin ohi dute. Inaute asteartean, asto gainean jarri, eta herrian gora eta behera ibiltzen dute. Ezpata-dantza dantzatu, eta herriaren gainealdean dagoen mendiska baten gailurretik, 300 metroko soka batetik zintzilik jaisten dute Poklada. Ezpata-dantza dantzatu, Poklada ezpatekin hil eta sutan kiskaltzen dute. 

Frantisek Pospisil-ek 1924 inguruan Lastovon hartutako irudiak ditugu hemen. Ez dakigu inauterietan egin zuen grabazioa, ala propio filmerako egindako agerraldia den. 1918 eta 1943 bitartean, Italiaren menpekoa izan zen Lastovo irla, eta beraz, horregatik ageri da Frantisek Pospisil-en filmean Italia balitz bezala. Lehen mundu gerran okupatu zuten italiarrek Lastovo, eta 1943an Titoren partisanoek hartu zuten uhartea Yugoslavian integratuz. 1991an Kroaziak independentzia lortu zuen, eta ordutik Kroazia da Adriatikoko irla hau, gaur egun natur parke izendatua dagoena. 800 biztanle inguru ditu uharteak gaur egun.

Juan Antonio Urbeltzi esker eskuratu ditugu irudi hauek. Frantisek Pospisil: Lastovo: Poklad, 1924.

Dokumentuaren akzioak