Raices 10 - Danzas de espadas TVE
Manuel Garrido Palacios-ek zuzendutako TVEko Raices programan, bi atal ezpata-dantzen inguruan prestatu zituzten. Biak batera daude hemen jasota, Mintxo Garaikoetxearen bidez eskuratu ditugun moduan. Toledon, ezpatak egiten ikusi ondoren, Zumarraga, Antioko ezpata-dantza ikusiko da irudietan. Galizian, A Coruña ondoan, Muxian, Ozon eta Quintans herrisketan, 20 urtez dantzatu gabe egon ondoren, bertako ezpata-dantza berpiztu dute Raices saiokoen eskariz. Andaluzian, Corboan, Obejo herrian bertako ezpata-dantza, degollao edo patatu tartean dela ikus daiteke. Aragoin, Huescan, San Lorenzoko ezpata-dantzariak ageri dira. Andalazuian berriz, Huelvan oraingoan, San Bartolome de la Torren, meatzariek egin ohi zuten ezpata-dantza erakusten du programak. Eta bukatzeko, berriz ere Huescan, Sariñenan, ezpata eta makilekin egiten duten dantza. Ezpata-dantzak, Raices, TVE, 1970eko hamarkada.
https://dantzan.eus/bideoak/raices-10-danzas-de-espadas-tve
https://dantzan.eus/bideoak/raices-10-danzas-de-espadas-tve/@@images/image-1200-0dbb64beb4183c7dc0d1c0f1a86ab22c.jpeg
Raices 10 - Danzas de espadas TVE
Manuel Garrido Palacios-ek zuzendutako TVEko Raices programan, bi atal ezpata-dantzen inguruan prestatu zituzten. Biak batera daude hemen jasota, Mintxo Garaikoetxearen bidez eskuratu ditugun moduan. Toledon, ezpatak egiten ikusi ondoren, Zumarraga, Antioko ezpata-dantza ikusiko da irudietan. Galizian, A Coruña ondoan, Muxian, Ozon eta Quintans herrisketan, 20 urtez dantzatu gabe egon ondoren, bertako ezpata-dantza berpiztu dute Raices saiokoen eskariz. Andaluzian, Corboan, Obejo herrian bertako ezpata-dantza, degollao edo patatu tartean dela ikus daiteke. Aragoin, Huescan, San Lorenzoko ezpata-dantzariak ageri dira. Andalazuian berriz, Huelvan oraingoan, San Bartolome de la Torren, meatzariek egin ohi zuten ezpata-dantza erakusten du programak. Eta bukatzeko, berriz ere Huescan, Sariñenan, ezpata eta makilekin egiten duten dantza. Ezpata-dantzak, Raices, TVE, 1970eko hamarkada.
Itsatsi bideo hau zure webgunean