Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Frantisek Pospisil: Munich Schäfflertanz 1928

Dokumentuaren akzioak

Frantisek Pospisil: Munich Schäfflertanz 1928

2014/01/10 10:20

Gremioen dantzen artean sona handikoa da Alemanian, Munich-en egiten den Schäfflertanz edo upelgileen dantza. Dantza honi buruzko aipamen zaharrena 1517koa da, eta ele zaharrak dioenez izurriteari aurre egiteko dantzatu zen. Zazpi urtetik behin dantzatzen da, eta Frantiseko Pospisil ezpata-dantzak grabatzen aritu zen epean (1924-1930) parean tokatu zitzaiona 1928koa izango zen, beraz, pentsatzen dugu data horretakoak direla hemen ageri diren irudiak. Arku-dantza erara ageri zaigu, baina arkuak elkarri emanik egiten diren arku-dantza erakoa (Oñati edo Lanestosan moduan), eta beraz, ezpata-dantzen egitura koreografikoekin bat datozenak. Hasieran honako hitzak datoz pantailan alemanez idatzita: "Germany. Munich. Der historische Munchener Schäfflertanz stammt aus dem Jahre 1517 und wird alle 7 Jahre in Munchen durch die Schäffler - Innung vorgeführt.", alegia, "Municheko upelgileen dantza, 1517tik egiten dena eta 7 urtetik behin egiten duena Munichen upelgileen gremioak". 

1830etik aurrera, Municheko upelgile asko inguruko hirietara leku-aldatu ziren, eta beste hiri horietan ere hasi ziren dantza bera egiten. Urte hasieran, urtarrila eta otsaila artean egin ohi da Munichen barrika-egileen dantza, eta egunean zehar hainbat alditan, hogei bat aldiz errepikatzen duten dantza. Dantzariekin batera buruzagia eta bufoia aritzen dira. Ezpata-dantza eta arku-dantzetako zubi, sigi-saga, barraskilo eta arrosa moduko figurak egiten dituzte. Une batean "Dei krone" edo koroarena izeneko pantomima egiten ageri dira eta ondoren "Reifenschwingen" edo  "uztaien kulunka".  

Frantisek Pospisil-en grabazio guzti hauek Juan Antonio Urbeltz-ek helarazi dizkigu. Frantisek Pospisil: Munich Schäfflertanz 1928.

Etiketak

Jarri bideo hau zure webgunean

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.