Dokumentuaren akzioak
El Cerro de Andevalo: San Benito 2008 Baile del Poleo

Andaluzian, Huelvako herria da El Cerro de Andevalo. Maiatzeko lehen igandean San Benitoren ohoretan erromeria ospatzen dute eta bertan, lanzaores izeneko ezpata-dantzariak aritzen dira dantzan. Lanzaores hitz horrekin lantzari erreferentzia egiten ote zaion edo "danzadores"-en eratorria ote den eztabaida dute bertakoek. Ezpata-dantza, folia eta fandangoa dantzatzen dituzte dantzariek. Folia da bideo honetan ikus daitekeena, bertan poleo izendatzen dutena. Bertan Jamuguera jantzita ikusgarriak soinean dituzten neskak gorteiatzen dituzte dantzariek. Youtube, Lanzaor2008.
Dokumentuaren akzioak