Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Uztailaren zazpia Lesakan

Dokumentuaren akzioak

Uztailaren zazpia Lesakan

Luis Fernando Gonzalez-en irudi eta edizioarekin, eta Emilio Xabier Dueñas-en lankidetza eta produkzioarekin Lesakako San Fermin eguneko dantza eta tradizioei buruz egindako bideoa aurkezten da hemen. Emilio Xabier Dueñas-ek honela aurkezten du lana: "Nahiz eta ez den San Fermin ez Lesaka ez Iruñeko patroia, bi herri horietan ospatzen da erro sakonenekin santuaren ohorezko ekitaldiak. 'Uztailaren zazpia Lesakan' bideoak, zatika bada ere, Bortzirietako eskualdeko Lesaka herrian musika eta dantzarekin lotuta osaptzen diren ekitaldi nagusiak jasotzen ditu, dagozkien tradiziozko hurrenkeran. Makil-gurutze, etengabeko joan-etorria da, kaleetan gora eta behera, makilak elkarlotuz eta zubiak eginez, Ziarkoakoa multzo lotua da, eta Zubigainekoan dantzariek beren trebetasuna erakusten dute Onin errekaren petriletan. Guzti honen testigu mutu, San Ferminen irudiak, garai bateko sindikoa udalaren sinboloa Bandera Arbola doinura dantzatzen ikusten du. Arratsaldean, bezperak eta bi sexuetako kideak harremanetan jartzeko unea: Mutil Dantza, Neska Dantza, Aurreskua eta Jota eta Porrusalda kuttunak. Bere tradizioei urteko aro desberdinetan eusten dion herri honen egutegian, jai eta koreografia atalaren garrantzia agerian jartzen duten dantzak dira." Irudiak eta edizioa: Luis Fernando González. Ekoizlea: Emilio Xabier Dueñas. Lesaka, 2012-07-07.

Etiketak

Jarri bideo hau zure webgunean
Deskargatu

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.