Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

ezpata-dantza etiketa duten bideoak

Teries in Tartan 2019 ezpata-dantza

Eskoziako Teries in Tartan dantza taldea ari zaigu dantzan irudiotan. Martxoko azken asteburuan Anberesen ospatu den ezpata-dantzaren jaialdian taldeak dantzatutako bi ezpata-dantzak ikus ditzakegu. Garizumaren erdian dantzatzen da Anberesko edo Antwerpeneko ezpata-dantza. Aurten berrogeita hamar urte bete ditu dantzak eta bertako ezpata-dantzariek, Europako beste zenbait ezpata-dantzari talde gonbidatu dituzte jaira. Teries in Tartan taldea Eskoziako Hawick herriko dantzari eta musikari gazteek osatzen dute. Hawick Scottish Borders eskualdean kokatzen da, Eskozian itsasotik urrutienetakoa dagoen herria da, Antzinako Roxburghshire konderriko hiririk handiena. 2009. urtetik Eskoziako dantza tradizionalak dantzatzen dituzte Teries in Tartan taldeko kide gazteek. Anberesko katedralaren aurrean, bi ezpata-dantza eman dituzte. Lehenengoan, lau neska aritu dira dantzan. Lau ezpata lurrean dituztela gurutze bat osatuz, ezpata horien inguruan dantzatzen dute, eskuak goian hainbat desplazamendu eta gurutzaketa eginez, tartean entrexat modukoak ere egiten dituzte. Jarraian, neska-mutilez osatutako taldea irteten da plazara. Batak bestearen ezpatari eutsita, katean dantzatzen dute. Oinezko urratsak sendo markatuz, desplazamenduak, gurutzaketak eta zubiak egiten dituzte. Bukaeran, Europako ezpata-dantza ugaritan agertzen den arrosaren figura osatzen dute ezpata-dantzariek. Irudiak: Eire Vila. Ezpata-dantza, Teries in Tartan, Anberes, 2019-03-31.

Dokumentuaren akzioak