Dokumentuaren akzioak
Irun: Kemen 50 urte ezpata-dantzan
Kemen dantza taldeko kideak Irungo kaleetan ibili dira ezpata-dantza entseatzen. Iaz plazaratu zuten lehen aldiz eta igande honetan aterako dira kalera berriz. Azken urtetako hausnarketen ondoren, hemendik aurrera Irun-Hondarribiko taldearen norabidea zein izango den erabaki dute. Herriko festetan dantzak erritual gisa plazan txertatzea da asmoa eta kaleratze hori argi dute genero bereizketarik gabea izan behar duela. Aurtengo ezpata-dantza berezia izango da, taldearen 50. urteurrena ospatzen ari direnez aurreko belaunaldietako zenbait dantzari ere batu baitira taldera. Kaleko entseguaren ondoren Aitziber Ubegun (1979), Eder Valladares (1975) eta Karlos Zabalak (1963) azaldu dizkigute taldearen dinamikak, bilakaera eta egungo erronkak. Irudiak: Amaiur Aristi. Ezpata-dantzako entsegua, Kemen 50 urte, Irun, 2023-06-18.
Etiketak
- entsegua
- eder-valladares
- tradizionala
- ezpata-dantza
- karlos-zabala
- kemen-dantza-taldea
- hondarribia
- aitziber-ubegun
- 2023
- kemen
- 50-urte
- urteurrena
Dokumentuaren akzioak